Oroimenaz jardun genuen iragan astean, eta oroituz arituko gara oraingoan. Atzera egingo dugu, gogoratu, zertan aritu ginen iaz, eta gogorarazi, lau saiorik behin ohi genuen betelan moduan. Oroimena apetatsua izaki, eta kantuak jarri gabe geratzen zaizkigunez beti. Saio bakoitzak bere horretan jaso ez zuen baina jaso zezakeen abestia jarriko dugu. […]
True Detective
Inork orain arte entzun bagaitu jakingo du honezkero HBOren telebista ekoizpenekiko lilura moduko bat garatua dugula, eta edozein aitzakia hartzen dugula hauen propaganda egin eta adikzioa zabaltzeko. Gaurkoan baten faltan hiru proposamen dakarzkizuegu Xabier Landabideak eta Eneko Olazabalek, Josu Zabalaren begi-belarrien onespenaz, hirurak ipar-ameriketako hegoari lotuak. Iparraren (ipar geografiko eta […]