Urteko ARGIA astekariaren azken errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Twitterren egon den exodoa. Gaia sakonki landu dute eta ondorio heldu batera iritsi dira: sare sozialetako praktikak aldatzeko garaia da. Bestalde, Izar Mendiguren elkarrizketatu dute. Aiaraldea komunikabidea sortu zuten lehenik, orain Ekintzen Faktoria: egoitza zabala, espazio ederra. Bukatzeko, Durangoko Azokaren […]
XXI. mendeko ekologismoaren pop ikurra bihurtu ote da Greta Thunberg? 16 urteko suediarra klima aldaketaren kontrako borrokalari ospetsuena bilakatu da eta mugimenduak inoiz izan ez duen oihartzuna lortu du berak. Honek publikotik bi erantzun mota sorrarazi ditu: Greta eta bere diskurtsoaren alde jo dutenak eta, beste alde batetik, bere kontra […]
Gabonetako saio berezi honetan urtean zehar berrikusi eta aztertuko dugu; besteak beste, Black Friday-ko erosketak, Europar Batasuneko legegile lana eta sare sozialetan gehien hitz egin dena. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean208.mp3 Deskargatu hemen.
Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu eta gaur Datraolat gehigarriarekin abiatu du bere kolaborazioa. Gero, Ubuntu 15.10 bertsioa kalean dagoela kontatu digu, Wily Warewolf izenarekin. Bukatzeko, Microsoft Edge nabigatzailera gehiagarriak datorren urtera arte ez direla iritsiko esan digu Asurmendik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151102solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Alianzo enpresak Euskal Quiz aplikazioa atera berri du, EAEko lehendakari edo zure udalerriko alkate birtual bihurtuko zaituen jolasa. Horrez gain, Jabi Asurmendik Gabiltza, aipatu du, emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko datu basea. Bukatzeko, Twitterren hiru ezaugarri berri aipatu dizkigu Jabik (argazkia: Oarsoaldeko Hitza). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Gaur ere, Jabi Asurmendik hiru ekarri dizkigu: hasteko, Twitterrek taldekako mezu pribatuak idazteko aukera ireki duela kontatu digu. Jarraitzeko, basqueresearch.com webgunearen agurra komentatu du, eta bukatzeko, Raspberry Pi2 Model B miniordenagailu berria azaldu du gure teknologia eta informatika adituak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150205solasmikelasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
