Bi konpartsa batu zaizkigu gaurko saioan, Txomin Barullo eta Mekauen!. Lehenengoek aurten antzerki laburren lehiaketa antolatu du eta horren inguruko zehetasunak ekarri dizkigute, gaur gauean eskainiko baitituzte emanaldiak. Bestetik Mekauen! Konpartsa internazionalistaren ordezkariak urtean zehar eta egun hauetan egiten duena azaldu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190821_Txomineta%20Mekauen.mp3 Deskargatu hemen.

D Capricho talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera izan dugu gaurko saioan, bikotea zuzenean aritu da saioan zehar, Kubako Habana hiritik dator eta Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpak osatzen dute, Kubako poeten letrak ez ezik zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte. Elkarrizketen atalean Shakti Olaizola izan dugu, Kontorsioa, akrobazia, […]

Gaurkoan Aste Nagusiaren sorrerako konpartsa gonbidatu dugu, Txomin Barulloko Xabier batu zaigu saiora. Txomin Barullo konpartsak irabazi zuen duela 40 urte Aste Nagusiaren proposamena egiteko lehiaketa zabaldu zenean.Aste Nagusia esentzia eta espiritua mantentzeko ardura Bilbotar guztiena izango dela kontatu digu Xabierrek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180824_Txomin%20Barullo.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Konpartsek 40 urte beteko dituzte aurten Areatza astintzen eta kalea bizitzen. Ibilbide honetan, jaietako eremuak zabaldu egin dira eta ekitaldien kopurua 545 izatera iritsi da, guztiak doakoa.40 urteurrena izango dugu gogora gaurkoa. 1978 urtera salto egingo dugu, urte horretan ideia lehiaketa bat antolatu zen, jai herrikoiak eraikitzeko, 37 proposamen […]