40 urte areatza astintzen eta kale bizitzen #AsteNagusia18

Bilboko Konpartsek 40 urte beteko dituzte aurten Areatza astintzen eta kalea bizitzen. Ibilbide honetan, jaietako eremuak zabaldu egin dira eta ekitaldien kopurua 545 izatera iritsi da, guztiak doakoa.40 urteurrena izango dugu gogora gaurkoa. 1978 urtera salto egingo dugu, urte horretan ideia lehiaketa bat antolatu zen, jai herrikoiak eraikitzeko, 37 proposamen aurkeztu ziren, irabazlea Txomin Barrulloren proposamena izan zen. 40 urte geroago zortzi konpartsa mantentzen dira hasieratik. Tintigorri, Uribarri, Moskotarrak, Satorrak, Hontzak, Bizizaleak, Txomin Barrullo eta Pinpilinpauxa konpartsak. Bakoitza bere izaera, oinarri eta balioekin, baina denak espiritua mantenduz. Guzti hau izan dugu mintzagai gaurko saioan, Herritarren partaidetza erdi-erdian jarri zela, eta jaietako egitaraua osatzerako garaian kalitatea eta berrikuntza izan direla beti ardatz nagusi. Urteek aurrera egin ahala, Areatzako azpiegiturak etengabe egokitu dira gero eta jende gehiago hartzeko, jaietako eremuak zabaldu egin dira, azken batean, hazi eta aldatu egin da Aste Nagusia 40 urte hauetan.

Deskargatu hemen.

https://vimeo.com/Enter video ID (eg. 8118169)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Olatz Saitua sopranoarekin solasean #AsteNagusia18

ar. Abu 21 , 2018
Gaurkoan  bestelako musika proposamena  ekarri dugu , Olaitz Saitua sopranoarekin berba egiteko tartea izango dugu, gaur Atxuriko Gizakunde elizan kontzertua eskainiko du Beñat Egiarte, eta Itziar Barredo tenore eta piano-jolearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180821_OlatzSaituaSopranoa.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak