“Amona Molona” Yogurinha Borovaren azken lana

Hainbat disko atera ondoren, umeentzako eginiko lehen lana aurkeztu du gaur Yogurinhak; 7 abesti ditu “Amona Molona” diskoak. Umeei eskainitako abesti guztiak disko bakar batean bildu, eta hiru abesti berri gehitu dizkio: Amona Molona, Muturbeltz Mundura eta Zaintzaren Dantza. Azken hori ikuskizun ere bilakatu du Maria Urcelayrekin batera eta datorren urteko otsailean egingo dute estrainaldia Azkuna Zentroan. Gurean izan dugu Yogurinha diskoari, sortze prozesuari eta abestiei buruz hitz egiten.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI #123: Fitoplanktona (Aitor Laza)

og. Aza 30 , 2023
Lehorretik itsasora joko dugu gaurkoan, fitoplanktonak duen garrantziaz jarduteko. Itsas uretan esekiduran bizi diren mikroorganismo hauek ez dira gaur arte, hain segur, behar bezainbeste ikertuak izan, baina, gaur entzungo dugunez, garrantzi handia daukate. Fitoplanktona uretako ekosistemen kate trofikoaren oinarrian aurkitzen da, organismo nagusiago batzuen elikagai baita. Baina bestelako funtzioak ere […]

Honekin lotuak