Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko […]
uriolan
Bizkaia eta Araba artean kokatua dagoen eskualdea dugu Aiaraldea, bere baitan bederatzi udalerri biltzen dituena, Arakaldotik hasi eta Amurrioraino. Euskararen lurraldea izanagatik ere, aspaldi luzean euskara gainbehera dator bertan, erdararen eraginez. Galera hori gelditu nahian eta hiztun berriei babesa eman nahian, Euskararen Kontseilua sortu berri dute bertako 40 elkartek eta […]
Katoliko joan asmo genuen, 2016ko otsailaren 11n, ostegunarekin, Celosamente gordeakoek Napoka iria, Joseba B Lenoir, Jon Aranburu eta Marco Bianchirekin batera atondutako “Ardoa eta odola” ikuskizunera. Katoliko. Odola kopan eta ardoa barruan. Han izan ginen, eta barne-kanpoak ongi busti. Ez odolez, noski.Halakoek merezi dute eta. Sari emaleek, saritua baino, beren […]
Gurko saioan Jurgi Ekiza musikariaren bisita izan dugu. Willis Drummonden geldialdia baliatu eta bakarka diskoa landu du. Ekiza moduan aurkeztu du lana eta bidehutsen 36garren erreferentzia jarri dio izenburua. Lan pertsolana dela kontatu dugu eta kantuak denetariakoak dira esaldi bakarrekoak, luzeak laburrak. Martxoan diskoa zuzenean aurkeztuko du, bakarka ere. Saioaren […]
Joan den asteburuan Bilbotik abiatu eta Bartzelonaraino gaur egungo langileen lan baldintza duinagoak eskatzeko egin den Correscales ekimenaren karietara, Jon Bernat Zubirik azterketa sakona egin digu prekarietatea sortzen duten faktore nagusiez. Berez, gai zabala izanik, agortzerik izan ez dugunez, hamabost egun barru egingo digun hurrengo ekarpenean gai bera jorratzekotan gelditu […]
Asier Ibaibarraga, Bizkaiko Bertsozale elkartearen burua izan dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren estudioetan gonbidatu. Gure POTTO irratsaiora etorri da Bizkaiko Bertsolaritzak duen osasunaren berri ematen, eta gure POTTO-lagunek aukera probestu dute bertsolaritza hainbat esparrutatik zukutzeko: epaileen lana, gai-jartzaileak, Bizkaiko txapelketa… Ez galdu aukerarik eta entzun, kontu interesgarri asko ditu kontatzeko […]
Aske antzean bizi dela begitandu zaigu. Aske pentsatu, esan, bizi nahi duela. Bakan ohietakoa. Eta orduan berbaz gozatu norberak, berdin dio zein den gaia. Baskoa ez dela bera, “andaluza bai, eta euskalduna” ekin dio Edortak argi, bere burua aurkeztearekin, patxadaz eta nolabaiteko amorruz, bizi gaituen garai zentzunbakoan («Todos los apellidos […]
Iaz antolatu zituzten jardunaldien arrakasta ikusirik, Bilboko Bilgune Feminista otsailean zehar 2. Jardunaldi Feministak burutzen ari da “Izan burujabe, Izan aske!” izenburupean. Topaketak, hitzaldiak, tailerrak eta beste zenbait ekimen, feminismoaren kezkak eta helburuak plazaratzeko asmoz. Hizpidea irratsaioan Bilboko Bilgune Feministaren kide den Maider Gonzalezek ederki azaldu dizkigu jardunaldion nondik norakoak […]
Capítol 21: Va com va. Gaur Alcoiko kantari Ovidi Montllor zenari dedikatu diogu. Editorialean bere bizitza eta ibilbidea gogoratu dugu, bere abestien zatiak tartekatuta. Un cafè amb Clara Garcia atalean Aleix Cardona izan dugu gonbidatu, katalan ekintzaile eta politikaria berau, Ovidi Montllorren gainean Bilbon izan den erakusketaren harira. La página […]