Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, […]

Capítol 32: La Diada de Sant Jordi. Editorialean Sant Jordi eguna nondik datorren azaldu dugu. El calaix de l’absurd atalean, Iberiar Penintsulatik trenez bidaiatuta izan ditzakegun sentsazioak aztertu ditugu. S’ha escrit un crim-en, lehengo astean abiatutako torturen eta sorginen inguruko kontaketaren bigarren zatia entzun dugu. La pàgina següent atalean larunbaterako […]

Egunotan euskal museoan dagoen erakusketaren harira, Labayru Fundazioak egin duen San Antonen Kili-Kili bideoa aipa daiteke, proiektuak izan zuen ibilbideari buruzko liburuaz gain. Lehengoan azaldu genuenez, Bilboko San Anton elizaren gerizpean sortu zen Kili-Kili, Jose Antonio Retolaza abadearen ekimenez. Hasierako orri solteak aldizkaria bilakatu ziren eta, gerora, unibertso koloretsu eta […]

Aste honetako ARGIA astekariaren 2502. zenbakiaren edukiei erreparatu diegu Lander Arbelaitz erredaktorearen laguntzarekin. Barneko orrialdeetan datozen bi elkarrizketa gomendatu dizkigu ARGIAko lagunak: Bilboko San Inazio auzoan bizi den eta gerra ostean preso egondako Luis Ortiz Alfau errepublikanoari eginikoa, batetik, eta Elgoibarko Izarra euskara elkartearen arduradun den Imanol Larrañagari eginikoa, bestetik. […]

Aste honetan Uriolaren txanda izan dugu Euskadi Irratiko Mezularia saioan eta bertan, hurrenez hurren, Kili-Kiliren eta Santutxuko gau-eskolaren 50. urteurrenak izan ditugu hizpide. Urteurren horien inguruan mintzatzeko Igone Etxebarria eta Joserra Etxebarria izan ditugu gonbidatu. Kili Kili euskara pozgarri erakusketa zabaldu zen ostiralean Bilboko Euskal Museoan, eta erakusketa atontzen ibili […]

Martxoaren 15ean, astearte arratsean, omenaldia egingo diogu Mieltxo Monfort lagun eta lankideari, agur ekitaldi baten bidez. Bilboko Kafe antzokian izango da, 19:30ean. Dakizuenez, otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxok, gaixoaldi labur baten ondoren. Gure asmoa agur ekitaldi xume baten bidez, irratian egin genuen bezala, Mieltxoren figura gogoraraztea izango da eta, lagun […]

Beste askotan legez, Mikel Urbeltz, Kafe Antzokiaren programatzailea, hurbildu da Bilbo Hiria irratiaren estudioetara Kafe Antzokian iragan berri diren ekitaldien eta iragatekoak direnen gainean hitz aspertu lasaia egitera. Asteko egun bakoitzean izango diren musikari eta taldeak aurkezteaz batera, haien musikaz apur batean gozatzeko aukera eskaini digu Mikelek. Ekitaldien artean hiru […]

Mieltxo Monfort gogoratu eta hobeto ezagutu dugu gaurko saio berezian. Izan ere, testigantza zenbaiten bidez iragan ostegunean utzi gintuen lagunaren soslaia marrazten saiatu gara, bere dimentsio osoan eta ñabardura guztiekin osatu ezin izango genukeen arren. Mieltxo gaztea Bilbora heldu zen garaian abiatu dugu gure profil saiakera hau. Laura Mintegik gogoratu […]