Jai eremutik bertatik Aste Nagusiaren berri emango duen bi orduko magazina egingo dugu Bilbo Hiria irratia, 97 irratia eta Uriola euskal hedabideen artean, igandetik larunbatera. Egunero zuzenean igorriko dugu emankizuna, 12:00etatik 14:00etara, Bilbo Hiriaren (FM 96.0) zein 97 irratiaren (FM 97.0) sintonietan eta Internet bidezko zuzeneko jarioan. Geroago, bertan egindako […]

Gero eta jende gehiago dabil bizikletan gure hirian. Azken hilabetean Bilbon ezbehar larriak izan dira , Ekainaren hasieran harrapatu zuen Bilbobus zerbitzuko autobus batek txirrindularia eta  ondorioz hil egin zen. Biziz bizi elkartea bizikleta erabiltzea du helburu, hiritarron garraiobide giza eta aisialdirako tresna moduan.  Autoekin lehian ibili beharrean Bizi bizi […]

Uztailaren 9tik 17ra ospatuko dituzte aurten Santutxuko jaiak. Urtero legez Basarrate plaza izango da jaien erdigunean, bertan kontzertu, antzerki, eta lehiaketa gastronomikoan ospatuko dira. Baina auzoko beste plazetan egun osoan zehar izango dira hainbat ekitaldi. Jaia batzordeko kide den Asierrek ekarri dizkigu jaietako nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160707_asier_santutxukojaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak bihar egun osoko egitaraua izango duen jaialdia antolatu du, Munduko jendeak elkartearekin elkarlanean. Uztailaren 15ean Euskal Herritik abiatuko den Mugak zabaltzen karabanaren xehetasunak gogoratuko dizkigu Itziar Fernandez Mendizabal plataformako kideak. Uztailaren 15ean Europako hainbat herritatik karabanak irtengo dira Greziara. Bidean geldialdi ezberdinak egingo dituzte eta Uztailaren […]

Sexu aniztasuna eta askatasuna aldarrikatuko du gaur Euskal herriko eta munduko LGTBI komunitateak, ‘Harrotasunak ez du mugarik’ aldarrikatu du Bizkaiko Ekainaren 28ko koordinakundeak “Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoi askorik”. Gerrak, ihesaldiak eta errefuxiatu guneak bizi behar izan dituzte eta dituzte Europara datozenek, eta horietako batzuek […]

Bilboko Kalealdiaren XVII. edizioa gaur gauean jarriko da martxan, Arriaga plazan egingo den zirku garaikideko Lurrak ikuskizunaren aurkezpenarekin. Jaialdia ekainaren 27tik uztailaren 2ra luzatuko da Euskal Herriko eta nazioarteko kaleko arte eszenikoen proposamenekin. honetan euren azken lanak eskainiko dituzte Kukai Dantza & Tanttaka Teatroa, Malas Compañías, Marie De Jongh, Pez […]

Mugak irekitzen  ekimenaren berri eman digu Ongi Etorri errefuxiatuak plataformako Anabel Sanzek. Uztailaren 17an abiatuko da karabana Euskal Herritik eta Espainiako estatutik zein Europako gainerako herrialdeetatik antolatzen ari da, Tesalonikaraino (Grezia).  Karabanaren xedea da Europako biztanleria sentsibilizatzea errefuxiatuen egoeraren eta haien kontra eragiten ari diren arrazismoaren eta xenofobiaren gainean, eta, […]