HIZPIDEA: Usansoloko desanexio prozesuan Galdakaoko alkateak izandako jarrera salatu du Usansolo Herriak taldeak

2015eko martxoan Bizkaian udal gehiago eratzea galarazten zuen araua aldatzea onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Usansolo herri bihurtze ahalbidetuz. Horren harira, 2016ko ekainean Usansoloko desanexio prozesua bideratuko duen bide orria onartu zen.Bertan sinatutakoaren arabera, Usansolo eta Galdakaoko sei pertsonak osatuko lukete Batzorde Mistoa, bakoitzetik hiruna kide. Usansoloko aldeko kideak azken udal hauteskundeetan emandako emaitzen arabera aukeratu ziren. Galdakaoko aldeari dagokionez, alkateak eta bi zinegotzik osatuko dutela zehaztu zen.  Monika Usansolo herria taldeko kideak eman dizkigu gaiaren inguruko xehetasunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Udal politikarako tartea zabaldu dugu Udalberri, EAJ eta EH Bilduren parte hartzearekin

az. Urr 26 , 2016
Udal politikarako tartea zabaldu dugu asteazkenetan  Ibaizabal saioan. Udalean lanean dabiltzan gaien inguruan berba egiteko asmoa dugu. Astero herritarren kezka ekarriko ditugu plaza honetara. Horretarako hiru lagun batuko zaizkigu Ibaizabal saioan,  Koldo Bilbao EAJko kidea, Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia eta Amaia Arenal  Vidorreta, Udalberriko zinegotzia. Bilbo Hiria irratiak ahaleginak […]

Honekin lotuak