Gaurkoan Ane Urkiolak bi ikus-entzunezko lan komentatu dizkigu eta bien arteko erlazioa azaldu digu. ETBn estreinatu berri den “Hondar Ahoak” telesaila izan du hizpide. Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau […]