Bilbiko plazatik zuzeneko emankizuna egin genuen larunbatean, auzoaren bizitza sozialaren berri eman ziguten gonbidatu ugarirekin. Hasteko, hiria eta zaintza gaiak hartuta Arroka Beltza arte galeriak “Bilboko Garbitokiak” argazki zaharren erakusketa atondu du. Arroka Beltza arte galeria Bilbo Zaharra plazan bertan dago, Argazki erakusketaz gain Azaroaren 22an Garbitzaileak gogoan performacea burutu […]

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, eta aurtengoa 16. edizioa izan da. Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. 16.edizioan, arrozaren inguruan 121 talde eta 3.500 pertsona elkartu […]

Bilbiko XAKE espazioan izan gara gaurkoan; aurreko astean izan zen bertso-afari mundiala ekarri dugu uhinetara; osorik ez, baina gehiena (onena) bai. Josu Zabalak zentsura aplikatu du, eta ordubeteko saiorako ekarri behar izan dugu, penaaaa! Kantuan, seikotea: Eneko Abasolo “Abarkas”, Mikel Galartza “Coca-Cola”, Ana “Single”, Joseba Barandiaran, Aitor Esteban “Garrote” eta […]