Munduko Arrozak jaialditik, Mariaren Bihotza plazatik, zuzeneko saioa egin dugu. Guztira 3000 lagun inguru aritu dira goizean zehar arrozak prestatzen. Kalejira koloretsu eta aldarrikatzaileak ere bere tokia izan du.
Idel eta Ane hurbildu zaizkigu lehendabizi, Munduko Arrozak antolakuntzatik, horrelako topeketa bat antolatzeak sortzen dituen lanak eta buruhausteak gorabehera, jaialdia ondo hasi dela kontatu digute. Aurten, Palestina gogoan izango dute hemen bildutako talde guztiek.
Deskargatu hemen.
Marta hurbildu zaigu auzoko Koloretxe ekimena azaltzeko. Bilbon emakumeen etxe bat falta da, eta hutsune hori bete nahi du Conde Mirasolen 5.ean dagoen ekimenak. Auzoan dago, emakumeenganako biolentzia eta diskriminazioa borrokatzeko.
Deskargatu hemen.
Bilbiko Xake Espazioak ere Munduko Arrozak honetan hartzen du parte. Bertako Itsasnek ekimenaren inguruko azalpenak eman dizkigu. Auzoan kultura partehartzailea bultzatu, euskal kultura txertatu -berbalaguna ekimena tartean- eta auzoa dinamizatzeko xedea du Xakek.
Deskargatu hemen.
Maria dugu Mariaren Bihotza plazan bertan dagoen Sarean gunea ordezkatzen, elkartearen nondik norakoak, helburuak, jarduerak, funtzionatzeko modua, ibilbidea eta kezkak ekarri dizkigu mikrofonoetara.
Deskargatu hemen.
Bukatzeko, Radio La Palanka irrati komunitario ekimen berria ezagutu dugu Sandraren bidez. San Frantzisko eta Zabala auzoetako elkarteen eta kultura eta jatorri askotariko pertsonen ahotsa izan nahi du eta, momentuz, Ivoox plataforman dago.
Deskargatu hemen.