AUZOZ AUZO: Bilbo Zaharretik zuzeneko saio berezia egin dugu

Bilbiko plazatik zuzeneko emankizuna egin genuen larunbatean, auzoaren bizitza sozialaren berri eman ziguten gonbidatu ugarirekin. Hasteko, hiria eta zaintza gaiak hartuta Arroka Beltza arte galeriak “Bilboko Garbitokiak” argazki zaharren erakusketa atondu du. Arroka Beltza arte galeria Bilbo Zaharra plazan bertan dago, Argazki erakusketaz gain Azaroaren 22an Garbitzaileak gogoan performacea burutu zuten. Guzti honen inguruan berba egiteko Gurean ditugu Irune Lauzirika antolaketa lanetan jardun duena  eta Irune Herrerok  musuka sortu du eta La Kora abesbatza Feministaren zuzendaria da, la Kora-k performance horretan kantatu egin zuen. CIMIENTOS (oinarriak) proiektua era gauzatzen ari dira GAU Irekia Luzatu programarako aukeratuak izan ondoren.

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako lokal eta kaleetan gauzatzen diren jarduera sozial eta kulturalez betetako iluntze-gaua, da Gau irekia, abenduaren 14ean ospatuko da,  Sarean​ elkarteak antolatzen duen ekitaldi nagusia, auzoko  kolektibo eta pertsonek parte hartzen duten, euren jarduera sortuz nahiz jarduerez gozatuz. Maria Larramendik ekarri dizkigu Gau Irekiaren nondik norakoak.Gau irekiak 8 edizioa izango du aurten abenduak 14ean izango da, programazioa iragarri duzue baina horretan sakondu aurretik ekimena bera ezagutzeko aukera izango dugu.

Bilbo Zaharrean ere autogestionatutako lekuak topa ditzakegu, horietako baten inguruan berba egingo dugu, Kultur Etxea auzokideen etxea da, eztabaida eta borroken sormen leku. Beratatik Amai9a Hornillos batu zaigu.

Auzo guztiek jaiak dituzte, Bilbo zaharrak ere, guzti hori antolatzeko ezinbestekoa da jai batzorde izatea, antolatzeko eta taldeak elkarlanean martxan jartzeko, datozen minutuetan Bilbo Zaharreko jai batzordeko lagunekin hitz egingo dugu.

Xake espazioa Bilbo Zaharrean “auzoa biziberritzeko eta hauspotzeko” sortutako proiektua da. Duela hiru urte hasi zuten ibilbidea, auzotik auzoarentzat, itxaron beharrean eurak sortu eta eginez. Jon, Aitziber eta Bego batu zaizkigu. Begok ez digu Xakeko kroketen formula eman, baina udalari bere eskakizunak gogorarazteko aprobetxatu du, WiFi-a plazan, autoen abiadura moteltzeko badena, emakumeentzako etxea… “Udala ez da gogoratzen gutaz, isunak ipintzeko ez bada”, esan digu.

Esan Bilboko egoera turismoaren arloan, nola jo duen puntu gorena eta hitz egin pasa den albisteari buruz, nola esan genuen hotelen okupazioa oso altua izan zen. Hau eta gero, sartu berria: Axel Hotels kadenak zabalduko du negozio berri bat Bilbi auzoan. Ezin da ulertu hotelaren eraikuntza testuinguru osoa aztertu gabe, aldi berean Bilbiko osasun zentroa itxiko baitute. Anbulatorioa husten badute, Bilbiko auzokide guztiak Miribillara joan beharko dira.Auzoko eragileek kezkatuta daude auzi hau nahiko korapilatsua delako eta lanean daude auzoko kolektiboak. Haien ahotsa entzun baino lehen, HARRO Plataformarekin hitz egin dugu jakiteko ze mota eragina izan dezakeen LGTB hotel batek Bilbi moduko auzo batean eta ze ereduari jarraitzen dion hotel baten eraikuntza horrelako tematika zehatz batekin.

 

Saioa osoa:

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: A day in the life (Beatles) #bertsioak

al. Abe 2 , 2019
Gaurko saioan Rafa Ruedak The Beatles taldearen A day the life izan du kantu gaia. Gainera euren disko loratuenetik aukeratua ” Sgt. Pepper’s Lonely Hearts” disko horretako azken kantua dugu. John Leneon eta Paul Mccartneyek konposatutako kantua dugu. Kantu hone4tan kanpotik askok drogari eginiko hainbat aipamen ikusi zituzten. Honek hasieran […]

Honekin lotuak