Gaurkoan, Korrika Kulturalak dakarren estreinaldi bitxi, ausart eta dibertigarrietako baten atarira hurbilduko gara: Kaka antzezlana. Bai, ondo entzun duzue: kaka. Mendeak dira munduan mokordorik ez dagoela —gizakiek ipurdia izanda ere, ipurtzuloa falta omen zaie—, baina bat-batean, Ipurtegietako plazan kaka mokordo bat agertu da. Misterioa, deserosotasuna eta barrea nahasten dituen egoera […]

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon, Jone Laspiur aktore eta musikaria izan dute protegonista azalean. Besteak beste, euskal zinemaren garai oparoaz, egindako azken lanaz, Karmelez, eta egindako filmez aritu da. Laburrean, Xanti Agirrezabala elkarrizketatu dute; aktore eta sortzailea. Oro har, estreinatuko […]