Klima larrialditik harago, kolapsoa izenburupean, gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barrena ibilbidea egin dugu Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista taldeek gonbidatuta. Toki esanguratsuetan geldialdiak eginez, toki bakoitzari lotutako gaiak jorratu dituzte, egungo sistemak dituen mugak eta ezintasunak azaltzeko. gaiak Energia, Mugikortasuna, […]

Zabalgarbik, Bilboko errauskailuak, 10 urte bete ditu, eta pasa den astean EAEko zein Bizkaiko hainbat kargu izan ziren Arraiz mendian. Gorka Buenok, Ekologistak Martxan taldeko kolaboratzaileak, zaborrak kudeatzeko 10 urte galdu direla pentsatzen du. Berak egindako txostenean, Zabalagarbiren inguruko hainbat datu agertzen dira, Zabalgarbi Europako Batasunak 2020rako eskatzen dituen birziklapen […]