Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizaziora deitu du, zaintza sistema publiko baten alde egiteko. Izan ere, bizitza duinen aldeko borroka dela adierazi du mugimenduak.
Azaroaren 30eko greba asanbladetan eta kaleetan egingo dela adierazi du mugimendu feministak eta azaroak 30eko greba feminista orokorreko auzo eta herrietako deialdietara batzeko deia egin die herritarrei Euskal Herriko Mugimendu Feministak.
ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du atzo, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dute Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani Guatemalako kazetariari eginiko elkarrizketa ezabatzea eta 15.000 euro ordaintzea. Argiako Gorka Peñagarikanok ekarri dizkigu zehetasunak, eta […]