Gaurko lanaren ekonomia tartean Eki Etxebarria Respaldizarekin batera zaintza sareen funtzionamendua aztertu dugu. Osasun krisiak, zaintza lehen planora ekarrita, beste eredu eta antolaketa erak posible direla argi utzi du. Alde Zaharra, Santutxu, Indautxu, Uribarri, Deustu… auzo asko antolatu dira konfinamenduan bakarrik daudenei laguntzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200319_lanarenekonomiaEKI.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko auzoaetan osasun krisiari aurre egiteko elkartasun sareak sortu dira. Uribarrin ere aurreko astean hasi ziren antolatzen eta 120 lagun koordinatu dira auzoakideak laguntzeko. Auzoa zonaldeka banatu dute, gertutasuna mantentze aldera eta konfiantza izateko. Kolaboratzaile guztiak identifikatuta joango dira. Osasun protakoloa sortu dute ere. Hona hemen Garazik eman dizkigun azalpenak. […]