Bilboko auzoaetan osasun krisiari aurre egiteko elkartasun sareak sortu dira. Uribarrin ere aurreko astean hasi ziren antolatzen eta 120 lagun koordinatu dira auzoakideak laguntzeko. Auzoa zonaldeka banatu dute, gertutasuna mantentze aldera eta konfiantza izateko. Kolaboratzaile guztiak identifikatuta joango dira. Osasun protakoloa sortu dute ere. Hona hemen Garazik eman dizkigun azalpenak.
Gaurko lanaren ekonomia tartean Endika Alabort ekonomilariarekin egoera aztertu dugu. Espainiako Gobernuak 200.000 milioi euroko partida iragarri du Estatuko ekonomiari eusteko; besteak beste, diru sarrerak murriztu edo lanpostuak galdu dituzten familientzako, etxegabetzeak geldituz, ur, gas eta argi-hornidura bermatuz eta ikerketaren aldeko apustua eginez. Orain arte emandako lan eskubideen urraketak aztertu […]