Gaurkoan Bilboko euskal museoan izan gara, bertako koordinatzailean Sorkunde Aizartzak gidatu digu. Udan museoak hirukoiztu egin ditu bisitak. Bilboko erraldoien erakusketa arrakastatsua izan da. Baina aldikako beste erakusketa bat dago orain ikusgai, esaterako 2018ko urtarrila arte Frivolite dago ikusgai. XVIII. Mendeko jantziak, San telmo museotik ekarritako erakusketa da . Bestetik […]

2007ko urtarrilaren 13an okupatu zuten 7katu gaztetxeak duen gaurko lekua, Solokoetxeko eskaileretan eta, gorabehera batzuk pasatuta, hortxe jarraitzen dute. Azken bolada honetan bi gai dituzte buruan: alde batetik formakuntza, eta bestetik auzoaren, Zazpi kaleen, nortasuna. Aste honetarako egitaraua prestatu dute, denetarikoa, eta bertan alde ludikoari emango diote lehentasuna, bertako Iñakik […]

Pasa den asteartean Bilboko udalbatzaren osoko bilkura izan zen eta, bertan, hainbat gai mahigainean. Besteak beste, Aitziber baibarriagak EH Bilduk aurkeztu dituen Merkataritza txikia babesteko proposamenak aipatu ditu, gehiegizko ostalaritza negozio berrien eta frankizien ugaritzearen aurrean. Bukatzeko, alkatearen eta zinegotzien soldatak aipatu eta udaltzaingoak Egirleta inguruan cruising (sexu librea) praktikatzen […]