Katxiporretak Zerua lapurtu dute! haurrei eta familiei zuzenduriko ipuin eta diska ilustratua argitaratu ditu Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean eta hainbat partaiderekin batera. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak protagonista direla, Leire Bilbaok idatzi du ipuina, Karmele Gorroñok (Irrimarra) ilustratu du, eta Xabier Zabala musikariak abestiak sortu eta moldatu ditu […]
