Udagoienarekin batera bueltan da Piperpolis. Galukoma taldeko Juantxo Arakama izan da gurean. Tolosaldeko taldea udaberrian plazaratu zuen zazpi kantuz osatutako biniloa, udan oholtza aurkeztu dituzte kantuak. Rapp-regge doinuak ekarri ditzutete gurera eta dantzan jarri gara. Saioaz gozatzeko klikatu HEMEN.
Iosu Larrinaga EHUko irakaslea izan dugu gurean; alde batetik “fracking” teknikari buruz eta ondorioez mintzatu zaigu; bestetik, bizi dugun hauteskunde kanpainaren inguruko zenbait aburu ekarri ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan AEKren txanda izan dugu eta Igor Elorduik hainbat gauza kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Urriari dagokiona eta oraingo honetan monografikoa egin dute Gipuzkoari dedikatua: Gipuzkoa urdina, Gipuzkoa berdea, Donostia, Harri eta zur, eta Ezpainak gozatu atalak jorratu dituzte. Azaroan Gorbeia izango da protagonista Hektor Ortegak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
G. Aresti Segurola bilbotar unibertsalaren 79.urteurrenaren harira, eta iazkoari jarraituz, aipatu izenburupeko aste betea antolatu du izen bereko euskaltegiak. Omenaldi xumea,maitasunetik egina dela aipatu digu Xabi Monasterio lankideak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gabriel Aresti akademia eta euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Adrian Zelaia, Ekai Centerreko lehendakari exekutiboa. Asteko gaia “Euskalduntzea eremu sozioekonomikoan”da, eta Pertsonaia Irkus Robles-Arangiz dugu. BEZa eta Kultura edo Hernaniko Gureola enpresaren egoera ere aztertu du Mikel Asurmendi kazetariak. DESKARGATU HEMEN
Ikasturte honetan ere, astero izango dugu Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda zuzendaria. Gaur ere, zenbait berri ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Irailaren amaieran egin zutena, bigarrena iaz Kukutza Gaztetxean hustu zutenean sortutako iskanbila eta istiluak direla kausa. Oraingo honetan ere, Iñaki Carro abokatuak kontatu digunez, Barne Sailaren puxika husten ari da: 9 akusatuetatik 6 libre geratu dira eta beste 3ri isuna ezarri diote falta batengatik. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, ia ia monografikoa egin du Pedro Elias Igartuak. Bi orduan, Canned Heat taldearen hainbat kanta komentatu eta jarri ditu; bigarren orduan, aldiz, laster Durangon izango diren “Los Sabandeños” taldeari buruzko elkarrizketa egin du. DESKARGATU HEMEN.
