Bilboko Elkarlan euskaltegiak 2012-13 ikasturteari ekiteko prest daudela aipatu digu JuanKar Murillo-k bertakoen bozeramaileak. Euskararen munduan ibiltzeko eta erabiltzeko gogoarekin bazaude, Elkarlan osatzen duten Bilbo Zaharra, J. Mateo Zabla eta G. Aresti euskaltegiek mota guztietako aukerak eskaintzen dizkizute. Murgil zaitez euskararen munduan eta goza ezazu gure hizkuntzarekin! Ez zaizu damutuko! […]

Bai, oporretan, bazen garaia, baina gogoekin bueltatuko gara irailean, gure hamabostgarren urteurrenarekin jarraitzeko. Hori bai, emisioak jarraituko du dialeko 96.0-an eta bilbohiria.com webgunean. Batez ere musika izango duzu entzungai, baina baita azken kurtsoko saiorik onenen aukeraketa eta gauero 1:00etan euskal literaturarik onena OLERKI PRINTZAK saioan, mozkortuta edo mozkortu gabe, gustora […]

Uda betea, zeru urdinak, eguzkiaren atzamar epelak azalean… Bada proposamen hoberik txipli-txapla freskagarri bat baino? Horixe pentsatu zuen Neddy Merrilek ere. Munduak irribarre egiten zion, eta goiz hartan, adorez beterik, erabaki zuen konterria igerian zeharkatzea, lagunen txaletetako igerileku batetik bestera igaroz. Ideia orijinala eta ausarta, inondik ere, Neddy bera bezalakoa. […]