Hilaren 26rako Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek konbokatuta. Egoera aztertu eta Espainiako lan erreformek, besteak beste langabezia handiago ekarri dutela esan digu Sonia Gonzalez LABeko Komunikazio arduradunak DESKARGATU HEMEN
Uda joan da eta ikasturte honetan ere Patxi Gaztelumendiren saioa izango dugu astero gure irratian. Udan gertatukoari egin dio errepaso, eta gero Greba Orokorra sarean aztertu du Patxik. DESKARGATU HEMEN
Gabriel Arestikoek, euskara bere osotasunean bizitzeko aukera eskaintzen dutela adierazi digu Isa Isazelaiak; eta eskaintza honen barruan kokatu digu A eta B ereduetan diharduten gazteen euskara ikasteko akademia edota D ereduetan ari direnentzat asignaturak lantzeko egitasmoa. DESKARGATU HEMEN
Duela urtebete hustu eta eraitsi zuten Errekaldeko Kukutza III Gaztetxea eta auzoko egitasmoa. Gaurkoan, Hibai Castro Kukutzaren kasuan auziperatuak momentu haiek eta gehiago aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 22an Europako hainbat tokitan ospatuko dena. Erakunde publikoek badituzte Mugikortasun Planak baina ez dituzte aplikatzen, eta gure hiri zein herriek autoz josita jarraitzen dute Gabi Hernandez Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeko kidearen ustez. DESKARGATU HEMEN
…Wop Festibala, Jayhawks, Bob Dylan… Bueltatu da Pedro Elias Igartua Bilbo Hiria Irratiko estudioetara eta heldu da musika ona! SAIOA DESKARGATU
Isabel Isazelaia .G. Aresti euskaltegiko irakasle eta kudeatzailea egon da gurekin. Euskarak eta euskalduntze munduek dituzten erronkak aipatu dizkigu eta horien aurrean G. Aresti euskaltegiak egiten dituen eskaitzak azaldu. Biziz eta gozatuz, emaitzarik onenak zure neurriko G. Aresti euskaltegian. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Athleticek duen norgehiagokari buruzko informazioa eman dugu, iturri desberdinetatik etorria. Gero, Fakun Aznarezek honen inguruko azken berriak eta irakurketa ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Koldo Zelestino, Kurkuluxetan ekimeneko kudeatzailea izan da gure artean. Bilbo eta inguruko eskoletan aspaldi abian jarritako ekimenaz mintzatu zaigu: arte eszenikoen garapena geletan: bostehun bat ume eta gaztexok hartzen dute parte!! Aurtengo ikastureko planak, ilusio berriak, K. Antzokian astean zehar egingo diren arte eszeniko eta musika eskolen berri….Kontenidoz beteriko egitarau […]
Udako Ikastaroen 40. urteurrenaren oihartzuna oraindik desagertu ez denean, UEUk bere Udazkeneko Ikastaroak aurkeztu berri ditu. Hamahiru izango dira urritik abendua bitartean, Eibarren eta Iruñean egitekoak Mari Karmen Meñikak azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org gunean. DESKARGATU HEMEN
