Datorren larunbatean, hilaren 21ean, Bilboko Areatzan ospatuko dutena, Bilboko konpartsek antolatuta. Horrekin batera, Algara kompartsako bozeramale Iñaki Larrañagak Aste Nagusiari buruzko azken tirabirak ere kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Acció Cultural del País Valenciárekiko elkartasun kanpaina aspaldian hasi zen Euskal Herrian: gakoa, elkarte horri Valentziako gobernuak jarritako sekulako isunak. Eta dirua biltzeko, Lluis Llachen ardo berezia ari dira saltzen, Oskar Gereñuk kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur bukatuko dira Iruñean eta antolatzaileak pozik daude 40. edizio honek eman duenarekin. Behin behineko balantzea egin du Idoia Torregaraik, eta aurrean hainbat lan dute burutzeko. DESKARGATU HEMEN
… Quantic Soul Orchestra & Alice Russell, Dj Food, Amy Winehouse… Beti bezala biniloak bezain baltza den musika entzun dogu KINGSTON HIRIA saioan. Gainera bi binilo ekarri ditugu gurera The Meters-en “Cabbage Alley” eta Archie Bell & The Drells-en “I Can’t Stop Dancing”. Espero dugu azken disko honen tituluan esaten […]
Suitzako Emmi multinazionalak Kaikuren %66 erosi berri du. Horrekin batera, egoera kritikoan dagoen gure esne-sektorea okerrago egongo da hemendik aurrera, EHNE-Bizkaia sindikatuko Alberto Llonak kontatu digunez DESKARGATU HEMEN
Aipatu liburua Borja Sarrionandiak argitaratu berri du. Memoria historikoa berreskuratzeko asmoarekin, 1937ko ekain hartan Deustun zer gertatu zen kontatzen digu Borjak. DESKARGATU HEMEN
Iruñeako UEUn egunotan ematen ari direna. Sozialismoa zer den, munduko esperientziak ezagutu, Euskal Herrian horiek, kopiatu gabe, nola aplika daitezkeen eta gehiago kontatu digu Alaitz Aizpuruk. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi eta datorren ostiralera arte Udako Unibertsitate Bolibartarra egingo dute Ziortza-Bolibarren, 2.ez. Unibertsitate librea izan nahi du egitasmo horrek eta aurten ere egitarau mardula prestatu dute, Begoña Zorrozuak eta Joxemari Unzuetak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta azalean Hibai Gomez Athleticeko jokalaria. Erreportajeetan Bilbao Musika Eskola eta Otxarkoagako Auzo Etxea. Horietaz gain, Erreketeak Artxandan, Euskal Ikasleen Orkestra, Jessica Llorenteren argazkiak… Lur Malleak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi eta bihar arte izango da martxan aipatu ikastaroa, Iruñean. Prozesu horietan konfiantzak eta autoestimuak duten garrantzia kontatu digu Miren Harizmendi irakasleak. DESKARGATU HEMEN
