Abenduari dagokiona eta elkarrizketa nagusia La Fundicion aretoko Luque Tagua programatzaileari egin diote. Erreportajean “Denbora bankua” jorratu dute eta Barkua bete berba atalean Mikel Alonsoren “Zorrozaurre” liburua. Horietaz gain, ohiko Gurera etorriak, Inkesta edo Deustualdeko historia, Lur Mallea Presteko zuzendariak kontatu digu. DESKARGATU HEMEN

Aste honetan hainbat ekitaldi burutuko dituzte. Astelehenean bilera egin zuten zuzendaritzak eta Langileen greba batzordeak; asteartean elkarretaratzea eta zenbait bilkura egingo dituzte langileek; ostegunean, aldiz, lan-uztea eta manifestazioa. Raul Mendezen ustez, Txema Oleaga Metroko zuzendari berriak borondatea erakutsi behar du gatazka bideratzeko. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN.

Begoñe Olabarria, “Hodeien azpian” diska aurkezten aurreko astean Ruper Ordorika Kafe Antzokian eta han topatu Begoñe. Di-da, datorren eguastenean? Ondo. Euskarari lotua bere bizia, bere jarduna beti. AEKn irakasle, bertso-eskolak, kantuzalea, Berbaz elkartean eta “Zer Diño?” aldizkarian ardura-taldean duela 15 urtetik. Juanjo Respaldizaren eskutik heldua eta ibilia… Aldizkaria bertako euskaraz […]

Datorren larunbatean egingo du Bilboko hainbat auzotako jai batzordeak biltzen dituen kultura koordinakunde horrek. Egungo egoera aztertzeaz gain, Auzotarrokek egiten duen lana ezagutarazi nahi dute, Igor Vazquez talde horren ordezkariak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN

Lelo horrekin, Gipuzkoan hainbat egitasmo erasokorren aurka aritzen diten herri mugimenduk lan handi horiek geldiarazteko eta aldaketaren beharra aldarrikatzeko ekimenak jarri dituzte abian, AHTren aurkako mugimenduko Mikelek kontatu digunez. Hilaren 13an hasi eta Donostiako manifestazioarekin bukatuko dira, otsailaren 4an.  DESKARGATU HEMEN

Egitasmo hori Euskal Herriko zein Durangaldeko aisialdi hezitzaile eta euskaldunean diharduten hamar bat eragilek osatzen du, umeei, nerabeei, gazteei eta gurasoei zuzenduta. Esperientzia pilotu gisa aurtengo Eguberrietan Durangon gauzatzeko asmoa dute, EGKko Urtzi Ugaldek kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN!!!!

2

“Gauerdiko Ulua entzutean herri musikaren historia sekretua josi duten pertsonaia izkutuak irtetzen dira euren gordelekuetatik…”  Gordelekuetatik irten eta Bilbo Hiria Irratiko estudioetara ekarriko ditugu, hilabetero, gauerdian,  ilargi betea dagoenean. Bai, ondo irakurri dozu, ilargi betea dagoenean. Saio guztietan pertsonai bat eta berarekin zerikusia daukaten kantuak aukeratu eta gure gonbidatuak eta […]