Urte honetako lehenengo Piperpolisen musika izan da protagonista nagusia. Musika mota ezberdin bi, gainera. Batetik, bikote akustiko bizkaitarra den Hutsa taldekideekin hitz egin dugu. Haiek definitzen duten bezala, kafearekin batera lasai gozatzeko musika egiten dute. Gurekin taldeko ahotsa eta melodien sortzailea den Maria izan dugu proeiktuaz berbetan. Bestetik, Rap Herria […]

Josu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea etorri zaigu, bi gai mahaigaineratu dituelarik: alde batetik, zapatuan Bilbon bizi izan zen mobilizazioari buruzko zenbait aburu eta bestetik Petronorren “geldialdia”, kotxe salmenten jeitsiera eta errepideak egitearen loturak  krisi ekonomikoaren kontestualizazioan. Pil-pilean dauden bi gai, zalantzarik gabe. DESKARGATU HEMEN.

Hilaren 21ean Lurralde Politikarako Aholku Batzordea bildu zen Gasteizen, Lurralde Antolaketako Artezpideen ez funtsezko aldaketa deritzon txostenaz hitz egiteko. Desazkunde elkarteko Iratxe Arriolak LAA zer den, horrek zer suposatuko duen, prozesuan hiritarron parte-hartzea bultzatu ez dutela eta beste zenbait informazio eta xehetasun azaldu dizkigu gaurkoan.  DESKARGATU HEMEN!!!!!!