BERBAZ: Maite Darceles, antolakundeak eraldatzen pertsonak oinarri

Hotzean sartu gara irratira aspalditxoko partez, triputsik. Hobest aholkularitza enpresatik ezagutzen dugu Maite, blog interesgarria idazten duela, azken aldian ARBELA izeneko saioetan topo egin izan dugu. Halako baten bota zigun, “noiz irratikoa?” duela urtebete inguru gonbitea egina genion eta…
Bere burua aurkezteko gogora ekarri digu 15 urte eman zituela Gipuzkoako Baxurako Armadoreen Elkartean gerente postuan, berbagai oparoa! Orduko zereginak, sektoreko urte luzeotako krisialdia, eta aurrera egiteko pentsamolde berriak zein lagungarri izan ziren. Orduko sasoi hartatik jende jator asko ezagutu izana. Nonbait, euren jarduera maite-maite izateak dakarrena,…Hobest aholkularitza enpresan dabil azken urteetan eta han egiten duten lanaz mintzatu gara bigarren zatuan. Pertsonek antolakundeetan gero eta zeresan handiagoa izan dezaten. Mundua aldatzeko beste modu bat.

Kantak:

Boga-boga, Rafa Ruedaren ahotsean (HAUXE proiektua)
Marinelaren zain (Sorotan Bele)

Erreferentziak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Iparraldeko berriak

ar. Mar 6 , 2012
Gaurkoan, sorta bat ekarri digu Pantzo Irigarai kazetariak. Hasteko, Sarkozyren bisita eta Batera Plataformak egindako errepide blokeatzeak komentatu ditu. Gero, Gipuzkoako Aldundiak eta Departamenduak sinatutako ituna aztertu du. Azken txanpan, Saiak elkartearen haserrea eta Donibane Lohitzuneko arrantzaren datuak izan ditu mintzagai  DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN

Honekin lotuak