Azken bolada honetan Iralako atso batzuei egindako lapurretak salatu ditu Auzo Elkarteak. Gaia konplikatua da, gehienbat lapurrak magrebiarrak direlako: xenofobiari bidea ez emateko, plataforma bat osatu dute Irala zein Urizarreko Dorreko Auzo elkarteek, SOS Arrazakeriak eta beste batzuek. Elkarretaratzeak egin dituzte, eztabaida kalean dago eta Juan Mari Zulaika Iralako Auzo […]
Apirilaren 15ean estreinatu zuten Hibai Castrok zuzendutako dokumentala, Deustun. Eta pasa den astean Lekeition izan ziren. Iharra eta Kabi dira dokumentalaren pertsona nagusiak, ez bakarrak: bi belaunaldi desberdinen historia eta istorioa, oroimen historikoa lantzeko asmotan, Hibaik berak kontatu digunez. Pelikularekin batera (DVD formatoan) liburuxka bat oparitzen dute egileek. Informazio gehiago: […]
Gaurkoan bi gai jorratu ditu Bilboko Suminduen Mugimenduko Asierrek: pasa den astelehenean Arriagan kanpatuta zeudenen kanporatzea alde batetik, eta mugimendu horren gora beherak bestetik. Irailean berhasiko dira borrokan eta pentsatuta dute urriaren 15ean manifestazioa egitea, mundu mailan eta Bilbon. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Egun horretan hasi zen Francoren altxamendu faxista Iberiar penintsulan, baita Hego Euskal Herrian ere. Egun badakigu horrek zer suposatu zuen: milaka hildako, espetxeratu edo erbesteratu, Josu Txueka EHUko irakasle eta historian adituak esan digunez. Espainiar estatuko 2. Errepublika ez zuten botoen bitartez bertan behera utzi, baizik eta bortizkeria krudela erabiliz. […]
Pasa den igandean hasi dena hilaren 29an bukatzeko, Elai Alai Elkarteak antolatuta. Nazioarteko folklorearen aniztasuna erakutsi nahi du jaialdi honek, dantzaren bitartez: aurten ere kanpotik etorritako zenbait talde (Togo, Indonesia, Kolonbia, Martinika…) baita Euskal Herrikoak ere ikusteko parada izango dugu, Gaizka Benguria Elai Alaiko presidente eta jaialdiaren antolatzaileak kontatu digunez. […]
Pasa den asteburuan Espainiako Reinosan hasi dena Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta. Ekitaldiaren helburua ibai garbia aldarrikatzea denez, txalupaz eta bizikletaz ari dira jaitsialdi hori gauzatzen: gaur, Castejonen ibili dira, Tuteran lo egiteko asmoz. Eta datozen egunetan, Aragoi eta Catalunya zeharkatuko dute, Tortosan bukatzeko, Lino Astobieta Ekologista Martxaneko kideak azaldu duenez. […]
Ganekogorta eta Jesuriko mendietan bi zentral eoliko eraiki nahi dituzte erakunde publikoek. Pasa den asteburuan prentsaurrekoa eman zuten Bilbon Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Mendi Federazioek, hainbat talde ekologistarekin batera. Ez daude eolikoen aurka, baina metodoarekin ez daude ados, inorekin hitz egin gabe egin nahi dituztela eta, Ieltxu Orueta Jesuri eta […]
UEU-ko ikastaroak direla eta, Iruñean gaur emandako ikastaroan “Trantsizioa: Petrolioarekiko dependentziatik harago” izan da gai nagusia. Naiara Arri Politika Zientzietan lizentziatua da eta ikastaro horren irakaslea. Bertan kontzientziazio lana da jorratu nahi den gai nagusia, gaur egungo ekonomia sisteman oinarriturik, trantsizio positibo bat burutzeko ahalegina baitugu. Honen inguruko informazio gehiago […]
Malcolm Xen ustez, Estatu Batuetako demokrazia ez da benetakoa. Hori dela-eta, eskubide zibilen alde borrokatu beharrean, giza-eskubideen alde borrokatu behar da. Hitzaldiaren bigarren zatia. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. Malcom X-ek 1964ko Apirilak 3an emandako hitzaldiaren AUDIO ORIGINALA.
UEU-ko Udako Ikastaroak direla eta, gaurkoan Iruñeatik Yolanda Mendiola Zuzenbidean Lizentziatua eta “Norberaren komunikazio- gaitasuna” lantzeko tailerraren irakaslea izan dugu. Nola komunikatzen gara? Zertan arreta jarri? Honen inguruko informazio gehiago www.ueu.org atarian. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!
