Aste honetan bukatu da, zuzendaritzaren azken proposamena langileen asanbladak onartu ostean. Luzea izan da gatazka eta atzean hainbat lanpostu eta zerbitzuaren kalitatea izan dira gai nagusiak. Bestalde, sindikatuen arteko batasuna (CCOO izan ezik) azpimarratu du Uxune Iriondo Metro Bilbaoko LAB sindikatuko bozeramaleak. Etorkizuna begira, gai batzuei irtenbidea eman behar dietela […]
Boltxe.info aldizkari digitalaren hiru gai komentatu ditu Joseba Izagak. Hasteko, Bilboko Kukutza Gaztetxearen egoera larria aztertu du, eraikina eraitsi nahi dutelako. Jarraitzeko, Libiako egoera eta NATOko porrota izan du hizpide Josebak. Bukatzeko, duela gutxi Guatemalan erahildako Facundo Cabral kantari argentinarrari Silvio Rodriguezek gorazarrea egin diola esan digu. DESKARGATU HENMEN !!!!!
Aurtengo Iruñeako S. Fermin jaietan dagoeneko hiru emakume bortxatu dituztela salatu du Bilgune Feministak. Horrekin batera, aipatu elkarteak Udalaren isiltasuna ere salatu du: Udaltzaingoan eta epaitegietan datu gehiago lortzen saiatu dira, baina alferrik. Egoera bideratzeko, hasteko emakumea pertsona bezala tratatu behar dugu eta erakunde publikoek honen inguruko kontzientziazio kanpaina (entzierroekin […]
Aipatu ikastaroa egun hauetan ari dira egiten Eibarreko UEU-ko Udako Ikastaroetan. César Martinez Euskal Herriko Unibertsitatean irakasleak dioenez Euskal Herrian “badaukagu ohitura auzolanean”; hauek indartzea eta bultzatzea izango dira ikastaroaren helburuak, hausnarketa eta partaidetza bultzatuz. Honi buruzko informazio gehiago www.ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Espainiar estatuan duela gutxi aurkeztu dutenak Alderdi tradizionalek arrazakeria eta xenofobia suspertu dutela diosku. Atzerritarren eskubide sozialetan murrizketa garbia ikusten da nahiz eta zurrumurruek esan “etorkinei den-dena ematen dietela”, Patxi de la Fuente GKE horretako kideak kontatu digunez. Polizien papera, Frantziar estatua eta ijitoak, horren eragina, Inmigrazioaren Euskal Plana eta […]
Aipatu ikastaroa egunotan ari dira ematen Eibarren UEUko Udako Ikastaroetan. Badirudi gure bizitzaren parte handi bat zoriontasuna bilatzen ematen dugula, gure barruari kasu gehiegirik egin gabe. Heziketa emozionala eguneroko bizitzan da ikastaro honen oinarria, Eli Moreno psikologo eta sexologoak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Pasa den larunbatean hasi zirenak eta datorren igandera arte iraungo dutenak. Hasiera itzela izan dela esan digu Asier Santutxuko Jai Batzordeko kideak. Atzo igandean, aldiz, Bakailao Txapelketaren 53. edizioa egin zuten. Astean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte auzoko merkatariek sustatzen dituzten jaietan. Asteburuan, berriro, jende asko biltzea espero dute. DESKARGATU […]
Aipatu ikastaroa gaur jarri dute martxan, Eibarreko UEUko Udako Ikastaroetan. Maider Likona Informatika ingeniariak Arduino egitasmoa kontatzeaz gain, ikastaro honen hainbat ñabardura komentatu digu. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Aipatutakoa pasa den astean burutu zuten Donostian, HikHasik antolatuta. Ikastaroan eskolaren papera jarri dute kolokan, edo hobe esanda, ” kolokan jarraitzen du” Eleder Aurtenetxe ikastaro horren irakasleak komentatu digunez. Elederrek bere biziko garrantzia eman dio erabilitako metodologiari, Espazio irekia izenekoari alegia. DESKARGATU HEMEN !!!!
Vojtisek jauna eskalea da Prahako Mala Strana auzoko kaleetan. Ordu txarrean esandako hitz desegoki bategatik, ikusiko du nola gizakien krudeltasunak mixeria gorrira bidal dezakeen pobrerik pobreena ere. Ipuin honetako musika: “Lavender”. Egilea: Roy Merriam. Albuma: Quiet Strings. DESKARGATU HEMEN!!!!!
