Bizkaiko Pentsionistak Martxan Plataformak deituta ekitaldi pare bat burutu berri  dute pentsiodunek. Pasa den ostiralean prentsaurrekoa eman zuten Bilbon, gobernu espainiarrak egindako pentsioen erreforma salatzeko. Eta astearte honetan elkarretaratzea egin dute Santander Banketxearen aurrean (Bilboko Kale Nagusian), Mikel Argiñarena aipatu plataformako bozeramaleak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Ekainari dagokiona eta azalean Begoña Bidarte ginekologoa: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Arangoitiko Irakasle eskolaz, S. Inazio auzoaren inaugurazioaz, inguruko jaiez, Paddy Rekalderen azken liburuaz eta Siroka musika taldeaz mintzatu da Lur Mallea Prest Deustualdeko aldizkariko zuzendaria. Eta, betiko moduan, Gureak kanpoan edo Inkesta atal historikoez. DESKARGATU HEMEN !!!!!

Gaur hasiko da Heletan EHZ Euskal Herria Zuzenean festibal herrikoi, eklektiko, aberats eta logorik gabeko hori. asteburu osoan musika eta gehiago izango da Nafarroa Behereko herri txiki horretan: kale animazioa, dantza, antzerkia… Ia guztia prest dutela esan digu Eneko Gorri EHZ festibaleko laguntzaileak: hain zuzen, laguntzaileen lana azpimarratu du festibala […]

Azken hilabeteetako munduko ekonomiaren gorabeherak aztertzerakoan krisia agertzen da lehen planoan, eta berarekin batera bere eragin guztiak: langabeziak gora egin du, lan munduan murrizketak eta erreforma atzerakoiak bata bestearen ondoan, etab. Espainiar estatua ere arriskuan dago eta Luis Guridiren ustez Hego Euskal Herrian egoera desberdina da: hola dio zenbait datuk […]

Aste honetan burutu dute aipatu ikastaroa Eibarren, UEUko Udako Ikastaroetan. Ideia bat dugu, baina nola aurkeztu, nori, nondik hasi? Galdera horiei erantzuna eman die Eider Goiburu Psikologian lizentziatua eta berdintasun-agenteak. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN!!!!

…97. atala eta denboraldi honetako azkena. Artajorra utzi ta potrojorrera goaz! Uda aukeratu dugu gai monografikotzat amaiera emateko denboraldi honi; etorri zaigu uda eta honekin batera eguzkia, jaiak, beroa, txoznak, mendia, hondartza, plazak, musika, gau zoragarriak, lehenengo maitasunak, behe aldeko kantuak… guzti hori gogora dakarten kantak, uda! yihiiii!!! bota atxurre, […]

Merkealdiak uztailaren batean hasiko dira Hegoaldean eta gaurkoan ere horien inguruko hainbat gai interesgarriez hitz egin du Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Merkealdiak saldoak edo likidazioak ez direla esaten hasi da, geroxeago epea, salneurriak, etiketak, ordainketak, aldaketak eta itzulpenak, bermea eta tiketa aztertzeko. Bukatzeko, erosketak egiterakoan burua ez galtzeko […]

Aipatu ikastaroa Eibarren aste honetan martxan diren UEUko Udako Ikastaroetan egin dute. Egun, konputagailuen bidez sortutako 3D irudiak edonon azaltzen dira eta gehienetan horrelako irudiak “3D moderatzaile” izeneko programen bidez eraikitzen dira. Moderatzaile komertzial ugari dago merkatuan, baina software libreak ere badu: Blender izenekoa eta arrakastatsua gainera, Aitor Soroa EHUko […]