Ostiral honetan izango den Udal osoko bilkurarekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Bilduko zinegotzia. BAD jaialdian euskarazko lan bakarra izango dela kontatu ondoren, Bilbon bizi den Enric Goyalonsen bahiketa (Saharan) komentatu du. Bukatzeko, pasa den asteburuan Kukutzako kideek Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri zutela epaitegian gogorazi digu.  DESKARGATU HEMEN !!!!!

Urriari dagokiona eta azalean Iñaki Urrutia aktore eta irakaslea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko argilunak, Katamalo edo Bilbao Unanue margolaria izan dituzte aztergai. Eta, Lur Mallea Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak kontatu digunez, ohiko atalak: Gurera etorriak, Inkesta…  DESKARGATU HEMEN!!!!!

Azken bolada honetan, azkar, oso azkar doa egoera politikoa Hego Euskal Herrian: Aieteko Konferentzia, ETAren komunikatua, erreakzioak, Amaiur, politikarien mugimenduak eta gehiago aztertu ditu Patxi Gaztelumendik. Horrekin jarraituz, aste honetako “festa berezia” ere izan du hizpide, Gernikako Estatutuaren 32. urteurrenarena alegia: Patxik, Estatutu hori aztertzeaz gain, Gernikan bertan asteartean izandako […]

ETAren komunikatuak Nafarroan izan duen eraginarekin hasi du Mikel Bujandak gaurko Kronika. Nafarroako Legebiltzarrak onartutako “Dekretazua” ere izan du aztergai; gero, Iruñeako Udala eta Euskararen ordenantzak, eta Gizon Gurpila egitasmoa komentatu ditu Mikelek. Bukatzeko, igandean ospatuko dutenTafallako Feria izan du hizpide.  DESKARGATU HEMEN !!!!!

Bai, Maddi Pirata da Zirtak antzerki taldeak prestatu duen obra berriaren izenburua; antzezlanaren zuzendari Koldo Zelestino izan dugu gurekin eta berak azaldu dizkigu lanaren nondik norakoak, helburuak, partehartzaileak… Euskal Antzerkigintzaz ere jardun izan du Koldok.Estreinaldia azaroaren 6an egingo dute Bilboko K. Antzokian.  DESKARGATU HEMEN!!!!!

Talde eta kantari batzuen izenak nondik datozen kontuan hartuta, horien kantu bana entzungo dugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen irratsaio honetan. Gaurkoan, besteak beste, Bob Dylan, The Doors, Alice Cooper, Elvis Costello edo Rolling Stones entzungai dituzu.  DESKARGATU HEMEN!!!!

Ostegun honetan egingo duena, bertako Auzo Elkarteak deituta. Arrazoi franko dute Bilboko auzo horretan manifestazioa eta gehiago egiteko, baina kasu honetan FEVEren lurperatzea da arazo nagusia: aspaldian ez dute horren berririk. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia, Zorrotza Auzo Elkarteko idazkaria den Karlos Rodriguezek kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN !!!!

Gaurkoan ere hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek. Hasteko, Txileko Ikasleen grebaz hitz egin du. Gero, Uruguayko Tabaré Vázquez presidente ohiaren adierazpenak komentatu ditu. Eta bukatzeko, datorren igandean Argentinan Presidentetzarako hauteskundeak izango direla esan digu Fakunek (eta faborito garbia Cristina Fernández de Kirchner).  DESKARGATU HEMEN !!!!!