Bilboko Mamba Beat taldeak “THE” izeneko EPa (4 abestiko diska laburra) argitaratu berri du. Soinu elektronikagoa dakar disko berriak , dantzari lotuago, hitzei garrantzi gehiago ematen die eta horiekin mezu gehiago bidaltzen dituela. Mikel eta Igor Mamba Beat taldeko kideak izan dira gurekin. Bestetik asteburuan Larrabetzun ospatu behar den Literaturiaren […]
Nola lagundu antolakunde bati eraginkorragoa eta zorionekoagoa izaten? Nola lortu talde-lan armoniatsua? Zer ekarriko lioke horrelako lan-mundu bat gizarteari? Horrelako kezkak ditu Evak egunerokoan eta aholkulari dabil aspaldian antolakundeetan. Psikologia ikasketak egin behar zituela argi zuen txikitatik eta geroztik ere beti galdera berriak egiten eta gehiago ikasten dabilen horietakoa dugu. […]
Iosu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin; luze jardun du gaurkoan M-22ko hauteskundeek utzi diguten panoramari buruz. Emaitzen arrazoiak, egungo banaketa politikoa, balizko aliantzetarako aukerak eta oztopoak, “suminduen”mugimendua… Esan bezala, errepaso luze eta sakona Iosuk egin duena. Merezi du. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Koldo Urkiza Ondarruko Zubi Zahar ikastolako zuzendariarekin egon gara; Lekeitioko Azkue-koekin batera antolatu dute BOGA lemapean igande hontan Ondarroan izango den Ibilaldia. Ikastolaren historia, Ondarru eta ondarrutarren berezitasunak, igandeko egitaraua, kanta eta leloa… gai anitzak ikutu ditu Koldok era atsegin eta alaian. Badakizue, domekan zita dago Ondarroan. Boga… DESKARGATZEKO KLIKATU […]
Aipatu ekimena larunbat honetan egingo dute Algortako Portu Zaharrean, goizeko 11etatik aurrera. Alde anitzeko elkarrizketa eta akordioaren aldeko ekitaldian 500 bat lagunek hartuko dute parte Euskal Herriko mapa uretan irudikatuz (hiru koloreekin). Horiekin batera, egunaren zehar, txalapartariak, bertsolariak, dantzak, umeen txokoa, Aitzol de Castro, Unai Elorriaga, Porrotx eta gehiago, Kepa […]
…#92. atala! Itziarren Semeak talde mungiarrak hirugarren lana du kalean: “Lehen Lerroan”, ska-punk estiloko hamalau korte duen lana; Garate estudioetan grabatu dute eta Musikherria diskoetxearekin atera dute; “Bobby Sands”, “Lujuria Enea”, “Bilbi Night” “Matxinene etxea”, “Radikals”…nostalgia, ska, punk eta jaia mungiarra! Mungia, lapur guztien habia!. Bota atxurre! arg:J.Zabala DESKARGATZEKO KLIKATU […]
Monografiko bikaina paratu digu Pedrok gaur antzinako cajun musikaz. Horretarako, jenero horren aitapontekotzat hartu ohi den Amede Ardoin musikariaren disko bakarra hartu eta urtez urte jorratu dugu haren produkzioa. Bide batez, cajun musika eta kulturaren zertzelada interesgarri asko utzi dizkigu Pedrok. Peter Hammill, Paul Simon and Garfunkel, Bo Dylan, Omara […]
Ostiral honetan, hilaren 27an, Bilboko Abondoko zenbait tokitan ospatuko dutena. Helburua, egunaren zehar ondo pasatzea da (euskaraz egingo dutela esan gabe doa), batzuek goizean, beste batzuek arratsaldean eta gauean ere aukera izango dute, hainbat ekitalditan parte hartuz: tarta edo tortilla txapelketetan, bideo-rallyan, kantan, kontzertu berezian etabarrean, Iñaki Larrañaga Zenbat Gara […]
Astero bezala Jabi lankideak ekarri digu informazio eguneratua. Alde batetik asteburuan hasiko den Gipuzkoako txapelketaren 2. itzuliko saioen berri eta bestetik Eskolarteko Txapelketen zenbait albiste. Bertsolariak entzuteko aukera ere izango duzue: Oier lkuntza eta Beñat gaztelumendi Etxarri Aranatzen koplaka; Unai Iturriaga eta Mañukorta Matienan eta A.Egaña / U. Muñoa, Lasarten” […]
Maiatzari dagokiona eta azalean Zigor Gutierrez Bilboko Etxanobe jatetxeko jangelako zuzendaria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea Deustuko Gazte Lokalari dedikatu diote; Barkua bete berba atala, aldiz, Deustualdeko Elorri bertso-eskolari. Gurera etorria eta ohiko inkestaz gain, Elorrietako Lanbide Heziketako zentroa ere jorratu dute zenbaki honetan, Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak […]
