Apirilari dagokiona eta azalean Txema Uriarte: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportaje ere agertzen dira zenbaki honetan: bata Korrikari lotuta eta bestea Santutxu aldizkariari. Horietaz aparte Karmelo ikastolaren arazoak, Aitor Hernandezi egindako elkarrizketa, Joseba Barrenetxearen argazkiak  edo Ken 7 taldeko bateria-joleak Santutxuko ikastetxe batean botatakoak komentatu ditu Lur Mallea […]

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; datorren maiatzaren 22an izango diren hauteskundeei buruz jardun du: dagoen giroa, alderdien joera eta jarrerak, bakoitzaren balizko espektatibak, egin diren inkestek diotena… Pil-pilean dagoen gaiari buruzko iritzi sendoa Iosuk ekarri diguna. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!

Bi monografiko laburrek osatu dute gaurko irratsaioa. Alde batetik, joan den astean hasitako lanari amaiera eman diogu, Wilkins aita-semeen musika aukeraketan, semearena entzunez, hau da, Rev. John Wilkinsena, eta, bestetik, bikote bati eman diogu ongietorria: Dan Penn eta Spooner Oldhami, Sweet inspirations” disko zoragarria ekarri digutenak. Datorren astean ere beraiekin […]

Kongokoa gerra isilarazia izan da gu bizi garen Mendebalde honetan. Bospasei milioi lagun hil dituzte bertan, baina bertakoa ez da gerra mediatikoa, Mendebaldeko estatuek horiek gobernatzen dituzten multinazionalek interes handiak dituztelako Afrika erdialdean, harribitxiak eta koltana, besteak beste. Gauzak horrela, bertako jendea mixeria gorrian eta dena beharrean bizi dira. Jende […]

Ostiraletik igandera bitartean Kritikona egingo dute Bizkaiko hiriburuan, autoen zarata, kea, arriskua etab. ekiditeko asmoz. Ekitaldiak gauzatzeko “masa kritikoa” lortu nahi dute, lagun batzuk (edo asko) bildu eta aldez aurretik ez aukeratutako ibilbideari ekingo diote. Egunotan tallerrak, bizientzierroa, kontzertuak eta gehiago burutuko dituzte Miren Arranz Kritikonaren antolatzaileak kontatu digunez. DESKARGATZEKO […]

1

Aitzol Aramaio Bengoetxea(Ondarroa,1971-2011) Euskal kulturak sortzaile bat galdu du, euskal zineak eta baita musikak ere, artista bat galdu du. Zinemagilea zen arren, guk musikatik ezagutu gura izan dugu Aitzol Aramaio, musikariekin hainbat bideoklip egin dituelako, baina batez ere musikazale amorratua zelako Aitzol. Ondarroan apirilaren 30ean egin zioten omenaldian izan ginen, […]

Istorioa duela ia 16 urte hasi zen Mamariga auzoko zenbait laguni euren etxeak eraitsiko zituztela esan zietenean. Egun 30 familia egoera larrian daude: duela 4 urte euren etxeak erastsi zituzten, eman behar zaizkien etxe berriak eraikitzen hasi gabe daude eta alojamendurako laguntza ekonomikorik gabe utzi berri dute, Iñaki Kasares kaltetuak […]

Mikel Corrales “Txapu” izan dugu gurekin; lagun batekin batera duela gutxi zerbeza egiten hasi zen etxean eta elaborazio prozesua azaldu digu. Ez da zaila, ez da tresneria garestirik behar, lehengaiak eskura ditugu… eta azkenean produktu naturala, kalitatezkoa eta gure- gurea, jakina! Ez duela zerikusirik normalean edaten ditugunekin argitu digu Txapuk. […]

Nueva Rumasan inbertitu duten zuhurgabeek Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak argitaratutako “Nola ulertu finantza publizitatea” liburuxka irakurri izan balute, ez leudeke orain haien dirua galtzeko zorian”. Esaldi horretatik abiatuta Finantza publizitatea  zer den azaldu du Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak gaurkoan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!