Datorren larunbaterako, hilaren 28rako, Santurtziko Mamarigako Kultur Etxeak antolatu duena. Kultur Etxe autogestionatu horren egoera azaldu ondoren, helburuak, egitaraua, parte hartzeko eta enparauak kontatu dizkigu Iker Sagastibeltza Mamarigako Kultur Etxeko kideak. Ospakizunak eguerdiko 12etan hasiko dira eta honen inguruko informazio gehiago mamarigakokulturetxea.com atarian aurkitu ahal duzu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Aspalditik dator erronka baina EKAk oso albiste ontzat jotzen du Europako Kontseiluak Europako legebiltzarrari egindako proposamena, WiFia eta sakelakoak ikastetxeetan debekatzea alegia. Elektromagnetismoaren arriskuak aztertu ondoren, Europako herrialde aurreratuenetan (Suedia, Frantzia, Erresuma Batua…) WiFiarekin atzera egiten ari direla gogorarazi digu Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Eta alternatiba argi dago: […]
Mendebaldeak 1.944an sortu zuena munduko ekonomiaren hainbat gako bideratzeko eta kontrolatzeko. Egun herrialde asko dira barruan baina bakoitzaren botoa daukan parte-hartzeari lotuta dago eta herrialde aberatsek %70 baino gehiago kontrolatzen dute, Luis Guridik azaldu digunez. Orain proposamen berriak agertu dira eta besteak beste zuzendari berria aukeratu behar dute. DESKARGATZEKO KLKATU […]
Ia bi aste daramatzate “Benetako demokrazia orain” mugimenduko hainbat kidek Bilboko plaza horretan kanpatuta. Egunez, batzarrak, taillerrak eta bestelako ekitaldi batzuk ere egiten dituzte suminduek, eta eskatu nahi dutena ez dute oraindik erabat definituta, baina oinarriak bai: askatasuna eta benetako politika sozialak. Bederen datorren igandera arte izango dira Arriagan, Asier […]
Gaurko saioan Siroka taldeko Maria eta Ekaitz izan dira plazaratu berri duten Karosi disko liburua aurkeztu digute. Bigarren lan honekin Siroka mundua sortu dute, kantuez gain ipuina ere sortu dutelako. Ipuina Sirokaren berezko ekoizpena izan da. Nortasuna, hizkuntza, adiskidetasuna, askatasuna, borroka, denbora, gozamena eta maitasuna bezalako lehentasunetan oinarritutako 9 abesti […]
Argazki errealagoa utzi digute atzoko hauteskundeek Xabier Aierdiren ustez. Xabierrek, Hego Euskal Herria plurala eta konplexua dela azpimarratzeaz gain, lau hanka dituela esan digu: EAJ, Bildu, PSE eta PP-UPN. Bere ustez politika egiteko garaia da eta orain alderdien arteko akordioak ikusi behar dira. DESKARGATZEKO KLIKTU HEMEN !!!!
Iñaki Barzena, Ekologistak Martxaneko kide eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; igandeko hauteskundeei buruzko irakurketa zabal eta sakona egin du: kanpainan gertatutakoa, batzuk eta besteek esandakoa, emaitzak, irabazle eta galtzaileak…eta aurrera begira Hego Euskal Herrian agertu den panorama politiko berrituaren diseinua. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Sukarrieta eta Busturiaren artean dugu Abiñako auzoa eta bertako Auzo elkarteak bi garaipen garrantzitsu lortu ditu azken bolada honetan. Alde batetik, Kosta Sailak orain arte pribatua zen kostaldeko bi km. luzeko eremua publiko egingo du. Bestalde, Urdaibaiko Guggenheim Museo berriaren egitasmoari lotuta, hantxe dagoen eraikina babestu egin dute, Jon Martinez […]
Gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak. Hasteko Hauteskundeen kanpainaren azken egunean Nafarroan aurreikusi daitezkeen emaitzak aipatu ditu. Jarraitzeko, aste honetan Nafarroako Kutxak egindako operazioa izan du hizpide. Bukatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoko hauteskundeetan LAB garaile atera dela esan digu Mikelek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Isabel Isazelaia G. Aresti euskaltegiko kudeatzailea izan dugu gurekin. Ekainean bertan hasiko den uda sasoirako aukera berri eta ugariak aipatu dizkigu beti eta euskararen mundu magikoan murgildurik ahalik eta gehien goza dezagun. Berrikuntzen aldetik astebeteko Bilbo zein Bakaikuko barnetegiak edota familientzakoak aipatu dizkigu; halaber Euskaltegiak bere ohiko jardueran izango dituen […]
