Datorren ostiralean, hilaren 10ean hasiko direnak hilaren 19an bukatzeko, baina aurten ere S. Juan gaua ospatuko dute hilaren 23an. Hamaika jai egun prestatu ditu Iralako Jai Batzordeak, denentzako eta denetariko egitaraua antolatuz. Nahiz eta arazo ekonomikoak izan, aurten ere aurrera egingo dutela esan digu Asier Iralako Jai Batzordeko kideak. DESKARGATZEKO […]

ENHEko kide eta kantautore den Xabier Elias “Mongo” izan dugu gurekin; hilaren 7an eta 10ean Durangoko Plateruena K. Antzokian Haitiren alde egingo diren ekitaldien berri eman digu: alde batetik hitzaldia, “Haiti: zapalkuntza eta erresistentzia paradigma” eta bestetik Arte anitzeko kontzertu ikuskizuna, “Txoribigun” izenpean. Bilduko den dirua Haitiko nekazariei emango zaie […]

Asteburu honetan Larrabetzun Literaturiaren hirugarren edizioa ospatu da. Bertan liburu azoka, literatur mahai inguruak, liburu berrien aurkezpenak, antzerkia, musika, bertsoak, manifestuak, giro aparta eta literaturaz zipriztundutako hitzak eta barreak izan ziren. Piperpolistarrak bertan izan ginen. Izugarri gozatzeaz gain, grabagailua eraman eta zenbait ahots jaso genituen zuentzat. Piperpolisen jasotako Literaturia entzun […]

Gaurko “Bide gorritik” saioan asteburu honetan Larrabetzun izandako Literaturia kontatu digu Patxi Gaztelumendi irrati honetako kolaboratzaileak. Ostiralean hasi eta igandera bitartean euskarazko literatura jaun ta jabe izan da Txoriherriko herri horretan, herriko jendeak antolatuta. Literatura eta gehiago, musika, bertso-trama, herri bazkaria eta gehiago izan direlako. Hirugarrenez burutu dute Literaturia jaialdia […]

Ekainari dagokiona eta azalean Amikuze, Nafarroa Beherea ezezaguna agertzen zaigu: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean Ezkabarteko euskara jorratu dute eta Jakin guran Katamotza Euskal Herrian. Marea errotak ere izan dituzte hizpide: uztailekoak, aldiz, Naturari eskainiko diote Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!

Bai, sentzu zabal batean, horretaz mintzatu zaigu Iñaki Barzena EHUko eta Ekologistak Martxan-eko kidea. Euskal Herrietan (mendebaleko estatuetan gisara) krisi bikoitza dugu:ekologikoa eta demokraziarena eta horiei aurre egiteko tresnarik egokiena demokrazia partehartzailea dela esan  digu Iñakik. Halaber, azken hauteskundeek  afera guzti honetan izan dezaketen eraginaz ere mintzatu zaigu Barzena laguna. […]

Barakaldoko urtegi horretan lindanoa aurkitu zuten duela bi urte: orduan, Ezpitsua elkarteak hainbat galdera eta azalpen eskatu zizkion Udalari, baina gaur arte Tontxu Rodriguezek zuzentzen duenak ez du inolako erantzunik eman. Eta orain, udal berria osatzeko egun gutxi falta direla, Udalak Oiolako urtegiko ura ur-sareari lotuko diotela adierazi dute: alarma, […]

Edo Bilbo eta Bizkaiko kolektiboen Merkatua, larunbatean Deustuko Done Petri plazan burutuko dutena, 5.ez. Edizio honen gaia Oroimen historikoa da eta horri dedikatuko dizkiote hitzaldiak, kalejira, bertsoak… Goizeko 11:00etan hasiko da, Jose Ignacio Royo Bilboguneko partaideak kontatu digunez, bi kontzertuekin bukatzeko, aipatu plazan eta Deustuko Gazte Lokalean (gogoratu azken hau […]