Hasierako atalean Gerard Schneider suitzar margolariaz berba egin digu Ismael Manterola arte adituak, BBK-k Bilboko Kale Nagusian daukan arte aretoan 50eko hamarkada deritzan erakusketa ikusgai dagoela eta. Arte plastikoekin jarraituz, Cristina García Roderok Guggenheim museoan emango duen hitzaldian argazkilaritzaz egingo duen hausnarketa entzuteko gomendatu digu Ismael Manterolak. Irratsaioaren azken zatian […]

    Ane Zabala eta Galder Perezen Piperpolis hiri kulturalean asteon musika, antzerkia eta dantza izan dira protagonista. Lehenbiziko elkarrizketa PAM (Puto Amoak Matematiketan) taldeko kideei egin diete, beren hirugarren diskoa aurkeztu berria dutela eta. Bigarren elkarrizketan Dorleta Urretabizkaia aktorea bera partaide den Nasdrovia Chejov antzezlanaz mintzatu zaigu. Anton Txejov errusiar […]

Ainhoa Markinezek dodekafonismoaren proposamena egiten digu irratsaio honetan. Arnold Schoenberg austriar musikagilea dugu mugimendu berrizale eta apurtzaile honen izenik nabarmenena. Schoenbergen musikan bi garai bereizten dira: garai tonala eta garai atonala. Hasieran tonalean jardun ostean, berehala Wagnerrek urratutako bideari jarraitu eta modernismoa muturreraino eraman zuen, dodekafonismoaren bitartez. Musika mota hau […]

Igandean, hilak 5 hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren harira, duela 3 urte, 2003an alegia, Lesakan jokatutako finaletik zenbait ale jarri ditugu entzungai; halaber, helduen asteartearekin batera hasiera emango zaion 16.BBK sariketa dela eta, iaz Kafe Antzokian jokatutako finaletik zenbait atal berreskuratu ditugu. Deskargatzeko klilkatu HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060303.mp3

1

Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com webgunea abian jarri eta aurkeztu zuen atzo. Webgune berriak, irratiaren zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, irratsaio guztiak kartara eskuragarri eta podcast eran harpidetzeko moduan eskaintzen ditu. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zen, irratiko kolaboratzaileekin bazkaldu ostean. Alegiazko irratsaio baten itxura hartuz, Mieltxo Monfort eta Isabel Isazelaia esatariek […]

Kriminalak eta zinema edo zinema eta kriminalak. Bonnie eta Clyde, Henry, Pickpocket, Natural Born Killers, Good Night and Good Luck, eta beste. Aspaldiko partez saioaren atal finkoei ekingo diegu berriro. Mirande eta Kafka ere gonbidatu bezala etorriko dira, saioan parte hartzera. Eremuz kanpo-ren 17. saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

1

Irratia 2.0 esan dakioke gaur abian jarri dugun esperientziari, irratigintza modu berri baten hastapena guretzat. Webgune berri honek Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalea entzuteko aukera emango du, gure emisoraren eta bertako programazioaren gaineko informazioa emateaz gain. Baina bilbohiria.com webgunearen ezaugarririk nabarmenena emititutako irratsaioak kartara entzuteko aukera da. Bilbo Hiriak bere […]

MARKOS UNTZETA. Disko berria aterako du aurki (Zenbat euri) eta horren harira Eibartarraren musika ekarriko dugu saiora bere lehengo diskoarekin (Gaua basamortuan). PEIREMANS Euskal eszenako musikari garrantzitsuek osatutako proiektua entzuteko aukera izango dugu. Musibla-ren azken saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060301.mp3