Puntuan joandako Eugenio Etxebarriaren izatea gogoan hartu eta goi-goian jarriz eman diogu berbeteari gaur Josugaz. Dimoztarra jaiotzez, baina Arrigorriagan urtetan bizi izandako Eugenio, Bizkaiko albokari klasikoetan bizirik genuen azkena, beharbada. Josu Goirirentzat benetan kutuna. SORTUTEN entrepresa da, baina, azken aldian denbora gehien hartzen diona Josuri. Arlo bitan diardute, batez ere: […]
Firefox deskarga egun berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako […]
Gaur piperpolisen Ezinena taldea egon da. EZINEAN taldea, 2001. urt inguruan sortu zen, hardcore melodikoaren laguntzaz ondopasatzeko asmotan. 2006. urtean euren lehen diska kaleratu zuten. Lehen diska honek izan zuen harrera onaren erakusgai dira orduz gero eman dituzte ia 70 kontzertuak (Euskal Herrian nahiz EH-tik kanpo Frantzia Alemania).2007. urtean, lehen […]
Bihar hilak 14, larunbata, ospatuko da Munduko Arrozak, Bilbon 5.nez, Bilbo Zahar, S. Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Aurten, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko da ekimen hau, arroza prestatzeaz gain, kalea berreskuratzeko, auzoak gureak direla gogoratzeko eta kulturen arteko nahasketa jai bihurtzeko balio duena. S. Frantziskoko plazan goizeko […]
Etorri geldiezina dauka Alexek. Benetan bizi du bere jardunak. Bewys, Oteitza, Augusto Boal, zapalduen antzerkia,… bere erreferente nagusietakoak. Plastika kolektiboa bere lan-tresna: jendea biribil baten itxuran elkarri begira jarri, eta marrazketa abstraktuaren bitartez, elkarren arteko tarteak errespetatuz, konponbide bat sortzeko prozesuak bideratzen eta laguntzen. Izan ere, hitzek ere askotan zaildu […]
Balkanetatik abiatu da gaurko bidaia musikala, Markovic aita-semeek atera berria duten “Go Marko Go” diskoa entzun nahi baikenuen. Handik ekialderago jo dugu, Turkiako musikariekin topo egiteko: Taksim Trio eta Mercandederekin, hain zuzen,, azken honek sufismoaren bidetik “800” izeneko diskoa egin duelarik. Gero, aurreko astean hasitako lana bukatu dugu, U2 taldearen […]
Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da. Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi […]
Pasa den astean Erroman FAOk (Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzako Erakundea) goi-bilera burutu zuen, herrialde askotako presidente edo ministro askorekin, munduan egun dagoen gosetea gelditzeko asmoz. Azken hileetan izandako elikagaien prezioen igoerak eta beste zenbait faktorek gosea heda dezakete datozen urteetan. Bilera horren amaieran, hemendik urte askotara asko ekoiztuko dutela […]
Gaurkoa Saioa Olmo artistak gurera bi gonbidatu ekarri ditu. MariaMur Consonni arte ekoizle etrukturako partaidea eta Iratxe Jaio artista.Iratxe Jaiok, Klaas Van Gorkum eta Consonnik ‘Barruan geratu eta Lehioak itxi’ proiektua burutzen ari dira. Larunbaterako Barakaldon Zonbien martxa antolatu dute. Barakaldoko kaleetan zehar buruzagi eta norabide gabeko iraultza malenkoniatsuan parte […]
Euriteak direla kausa alertan gauden momentuan, aurreko asteburuan Bizkaian gertatutakoa aztertu du Josu Larrinagak. Euria egin zuen bai, baina hainbeste gauza ere badira tartean Getxon, Enkarterrietan edo Basaurin gertatu zena ulertzeko. Jaurlaritzaren alerta sistemak huts egin zuen, besteak beste Imanol Landa Getxoko alkateak onartu zuen bezala, baina gehiago dago. Hasteko, […]
