. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide. Jarrain eeepc ttikiak hartu ditugu hizpide, luze aritu gara solasaldian. Tertulianoen antzera. Eta saioaren azken zatian ekainaren 7an Larrabetzun burutuko den # basquecamp ekitaldia hartu dugu […]
Josu Larrinagaren ustez asko hitz egiten da AHTri buruz, baina erakunde publikoek ez dute horretaz eztabaidatu nahi, ezta informatu ere. Orain arte horri buruzko egindako ikerketek argi erakusten dute EAEko hiritar askok oso gutxi (edo ezer ez) dakitela, hiriburuetan batez ere. Informazioa zabaltzeko eta beharrezkoa den eztabaida bultzatzeko, hilaren hasieratik […]
Maiatzari dagokion Deustualdeko Prest aldizkaria (81.a) izan du hizpide hilabetekari horren zuzendari Hektor Ortegak. Monografikoa, artikulu nagusia, Deustuibarrako Ur Artea taldeari eskaini diote, aisialdirako talde horrek 20. urteurrena bete berri baitu auzoko ume eta gaztetxoekin. Hilaren hasieran egindako Arangoitiko Euskal Jaia ere aipatu du, euskara sendotzen ari dela gaineratuz: bazkarian […]
Bat gehiago. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/ohozpelakbaleitu/ohozpelak080527.mp3
Gaur Piperpolisen Saioa Olmo izan da gurean. Disonancias proiektuaren inguruan solasaldia izan dugu. Disonancias ekimenak artistak eta Euskal Herriko enpresa berritzaileen artean kolaborazioak sortzen ditu. Arantza Mendiharat disonanciaseko koordinatzaileak proiektuak azaldu dizkigu. Informazioa gehiago; www.disonancias.com. Bestetik Jon Trolloperen kapitulu berria izan dugu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080526.mp3
Ipuinzalea dugu Bego, eta hortik datorkio ipuin-kontalari gisa ibiltzea azken hamartsu urteetan. Ipuinak bizi du eta horixe du bizibide. Ipuinak eta kontaketak, helburu handirik gabe egindakoa izanda ere, sakon eragin dezakete entzulearengan: entzuteko gaitasuna, barneko irudiak sortzekoa, berbarakoa, sentipenak mugiaraziz, norbere burua hobeto ezagutaraziz,… eta baita kontalariarengan ere eragin handia: […]
Goiko izenburuak aditzera ematen duenez, Pedro Elias Igartuak gidatzen duen bidaia musikalean gaurkoan Amerikako Estatu Batuetan egin dugu geldialdi luzeena, baina, hara orduko, hainbat lurraldetan barrena ibil gara, musika bitarteko eta lagun. Turkiatik abiatu gara, etno-teknoa estiloa era zoragarrian burutzen duen Mercandede musikariaren azken diskoa ezagutzen hasteko. Handik Afrikara egin […]
Giro ilunekin hasiko dugu gaurko saioa, Le Noise talde bizkaitarraren eskutik El Camino a Casa euren estraineko diskoa ezagutuko dugu, bide horretatik, hau da, giro ilunak eta atmosfera beteak, joango dira gaurko talderik gehienak: Low, Gregor Samsa, Architecture in Helsinki… Gozotasun bitxi eta txundigarriarentzat leku bat ere gordeko dugu, Joseba […]
Samar taldearen musika izan dugu entzungai Piperpolisen. Plazaratutak lehen lana entzun eta ezagutu dugu.Pascal Gaignek, Javier Areak, Ritxi Salaberriak, Iker Telleriak eta Iban Nikolaik osatzen dute Samar taldea. Eta Ramas diskoa ekoitzi eta argitara eman dute. Taldearen lehen lana da. Maiatzaren 28an Kafe Antzokian joko dute. Bestetik Unai Elorriaga eta […]
Mahwash Afganistango kantari handiena izatearen ezagutza du. Maisu handien ikaslea izana, Radio kabul-eko emanaldiak zirela eta egin zen ezagun, 1970ean urte horretako artista saria eman zioten eta 77an ‘ustad’ edo maisu izendapena jaso zuen. Musika tradizio hau Indiatik joandako musikarien bidez garatu zen XIX. mendearen erdialdera eta bertako musika popularra […]
