EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kide dugun Iñaki Barcenak Garoñako indarretxe nuklearra hartu du hizpìdean gaur goizeko solasaldian. Izan ere, azken hiru asteotan hiru matxura izan baititu indarretxe horrek, eta gure aditu ekologistaren irudiko, behin betiko itxi beharko lukete lehenbailehen, denon lasaitasunerako. Horrezaz gain, etorkizuneko alternatibaz ere mintzatu zaigu […]

Udako tareta igarota, Bilbo Hiria irratiak berriz ekin dio zuzeneko emanaldiak eskaintzeari. Zuetako askok dakikezuenez, lan handia egin genuen uda aurretik zuzenean ematen ditugun irratsaioak podcast eran artxibatuta egon zitezen, zuek nahi duzuenean entzun ahal ditzazuen. Eta, arian-arian, podcast artxibo polita osatu genuen. Zuen erantzunak harritu egin gintuen, gainera, hasi […]

Aste honetan, komunikazio digitalaren inguruko albiste nagusia Youtuberen erosketa izan dugu. Googlek 1.600 milioi dolar ordainduta eskuratu du bideoak sarean eskegitzea eta nork bere webgunean txertatzea ahalbidetzen duen zerbitzu arrakastatsua. Youtubek multimedia bihurtu ditu hainbat webgune, eta batez ere, hainbat blog. Horren inguruan solastu gara Bilbo Hiriako kolaboratzaile Joxe Rojasekin, […]

Urriaren 8an Bartzelonan jokatutako Euskadi eta Kataluniakofutbol selekzioen aipamenarekin batera aurtengo Espaniako ligan euskal ekipoak jokatzen ari diren papera komentatu da, Athetic-en gora-beherei erreparatuz. Ez dugu ahantzi lau ta erdiko txapelketa ere abian dela eta Loiun, Iruñan zein Bergaran jokatutako kanporaketak aipatu ditugu. Azkenik txirrindularitza eta estropaden laburpenak egin ditugu. […]

Solasaldi honetan Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak Bilboko Metropoliko Egitasmo Partziala aztertzen eta kritikatzen jardun du. Duela gutxi Eusko jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak honen gainean adostu duten testuak hiru zutabe nagusi bereizten ditu: etxebizitzena, garraio eta zirkulazioarena eta jarduera ekonomikoena. Lehen zutabeari dagokionez, azpimarratu beharra dago datozen urteetan […]

1

Denboraldi berria hasi dugu guk ere. Emankizunarekin hasi dugu urria, eta gaurkoan gonbidatu berezia izan dugu: Iban Arantzabal. Goiena.net proiektua, sustatu, danbaka.com eta Euskal Herria eta Internet ekarri ditugu hizpidera. Gaurko emankizunean albiste teknologikoen atala eta musika librearen tartea estreinatu ditugu. Aurrerantzean mantenduko ditugunak. Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061003.mp3

Aupa lagunok! Bueltan gara sarean gure irrasaioak podcast eran eskaintzen hasteko. Zuzeneko emisioarekin nahikoa ez duzuenok berriro entzun ahal izango dituzue Bilbo Hiria irratiko irratsaioak kartara.

Uda ostean Soinugelako atea zabaldu duenean, bertan diren diskoak hautsez gainezka topatu ditu Pedro Elias Igartuak. Eta zalantza handia erabili du une horretan: diskoei hautsa kendu ala geruza horrek “babes” ditzala utzi. Astirik ez garbiketa handirik egiteko eta bere horretan ekin dio emanaldiari, Soinugelan garrantzitsuena ez baita lokalaren garbitasuna, musikaren […]

Irailera arte oporretan izango gara bilbohiria.com honetan. Ordura arte zuzeneko seinalea entzuten jarrai dezakezue eta iragandako irratsaioen kartan bufet librea duzue: nahi duzuen beste entzuteko aukera daukazue hemengo saio sorta zabalean. Laster bueltatuko gara saio berri eta interesgarriekin. A! Eta ez ahaztu Bilboko Aste Nagusian ALGARA konpartsaren txosnan izango duzuela […]

Ikasturteko azken Eremuz Kanpo izan dugu gaurkoan, Pedro Elias eta Xabier Monasterio bahituta. Ikasturtea amaitzen da eta gogoratu ditugu Eremuz Kanpok bederatzi hilabeteotan izan dituen 33 ordu, 300 folio gidoi, hiru teknikari, hiru mikrofono… Narzisoren mitoa berreskuratu dugu gure buruari barre pixkat egiteko. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.