Nick Cave musikariaren ‘Nocturama’ diskoa eredu hartuta osatu du Txumak ‘Gautegia’ lana. Hitzak euskarara ekarri ditu, eta doinuen bizkarrezurra errespetatuz bere erara moldatu ditu kantuak. Ibilbide luzeko musikaria da Txuma Murugarren eta ez da lehene aldia horrelako lan batean murgiltzen dela, izan ere Lou Readen kantuak ere euskarar ekarri zituen. Kontatu du orain dela gutxi, berriro ere elkartu eta diskoa «betikotzeko» grabatzea bururatu zitzaiela. Lehenagotik lagun zituen Rafa Aceves (pianoa), Miguel Ramirez (gitarra eta baxua), Oriol Flores (bateria), Angel Unzu (gitarra) eta Gaizka Insunza (koruak) izan ditu bidelagun. Datorren astean Kutxa Beltzean aurkeztuko ditu kantuak.
Deskargatu hemen.