HAUXE GURE LURRA: Megairuzurrak berriztagarriekin

Mega kontzeptuari bueltaka ibilli gara gaur, gauza erraldoien munduan bizi garenez, megalopolis, megameatzarittza, megahiriak, megawatt-ak… Erromak ere kolapsoa bizi izan zuen Megazentral elektrikoen kontua. Espainiako kongresuan 2022an Kongresuak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ikerketa derrigorez egin beharra kendu die 50 megawatt baino gehiagoko berriztagarrien proiektuei. Eragin-ikerketa horien ordez “ingurumen-eragina” izeneko prozedura berri bat aplikatuko zaie, sustatzaileak berak egindako dokumentazioaren bidez lortuko dena.

Iñakik esan digunez, Ezker populistaren aburuz, egungo kontsumo energetiko handiak kontsumoa pixkat, “ahal dugun heinean” murriztu eta berriztagarriak ahalik eta gehien garatu, sorkuntza-gune handiak barne. Bere ustez, alderantziz izan beharko luke: desazkundearren bidetik gure kontsumoa jaitsi, lehen-lehenik, eta kontsumitu beharreko energia tokian tokiko gune txikietan sortu, modu deszentralizatuan. Sorkuntza enpresa handiek euren esku atxiki nahi dute berriztagarriei lotutako sorkuntza, eta sortzaile txikien eredu deszentralizatuta euren interesen kontra doa. Berriztagarriek ezin dute erregai fosilen funtzio bera hartu baina. Berriztagarriek aukera ederra ematen dute deszentralizaziorako eta energia komunitateen eredu kooperatiborako, eta sektorean jaun eta jabe diren korporazio elitistak horren kontra daude.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txuma Murugarren ‘Gautegia’ aurkeztuko du Bilbon #kutxaBeltza

og. Urt 25 , 2024
Nick Cave musikariaren ‘Nocturama’ diskoa eredu hartuta osatu du Txumak ‘Gautegia’ lana. Hitzak euskarara ekarri ditu, eta doinuen bizkarrezurra errespetatuz bere erara moldatu ditu kantuak. Ibilbide luzeko musikaria da Txuma Murugarren eta ez da lehene aldia horrelako lan batean murgiltzen dela, izan ere Lou Readen kantuak ere euskarar ekarri zituen. […]

Honekin lotuak