LANAREN EKONOMIA: Sektore Hitzarmenek gero eta langile gehiagoren lan baldintzak babesten dituzte

2023 urte emankorra izan da Euskal Herriko lan harremanetan, herrialde eta sektore anitzetan borroka sindikal esker lan hitzarmen ugari sinatu dira. Iturri desberdinetatik hartutako datuak aztertuta, sektore mailan bultzatutako gatazkak eta negoziazioak izan ditugu hizpide.  Euskal sindikatuen balorazioa jasoz.
Lehenengo, hurrengo egunetako deialdiak aurkeztu ditu Eki Etxebarriak. Ondoren, Andrea De Vicentek Lan Harremanen Kontseiluak emandako azken bi hilabeteko txostenaren berri  eman digu. Hitzarmen Kolektiboen bilakaeraren inguruko aldaketa nabarmenenak azpimarratu ditugu. Eguneko elkarrizketa, ELAko Negoziazio Kolektiboko arduraduna , Pello Igeregi, eta CCOOko Gipuzkoako arduraduna, Arkaitz Antizar, izan ditugu, urteko sektore gatazkak, negoziazio mahaien bilakaera eta sinatutako zein ez sinatutako lan hitzarmenen inguruan berba egiteko.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ama izan nahi eta ezin Argia astekarian

og. Urt 25 , 2024
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia, amai izan nahi eta ezin, haurdun geratu nahi eta ezin, isilpeko doluaz jardun dute. Elena Guinea elkarrizketatu dute , Donostiako Ikatz kalean parranda egin duen edonor ziur bere tabernan egon dela lanean, Aurreskun. Irailean itxi zuten. Berari elkarrizketa ederra egin dio […]

Honekin lotuak