LANAREN EKONOMIA: Enplegu publikoaren egonkortzea eta hezkuntza legea aztergai

 

Asteko deialdi sozial eta sindikalarekin  abiatu dugu gaurko  saioa.  2021eko Abenduak 28ko enplegu publikoa egonkortzeko Lege Dekretuaren garapena aztertu dugu. Horretarako, Iñigo Garduño CCOOeko Arlo Publikoko arduradunarekin legeak ezarritako baldintzak eta lan publikoan behin behinekotasuna murrizteko Yolanda Diazek lortutako Europarekiko konpromisoa izan ditugu hizpide, Euskal Herriko egoera aztertuz. Osakidetzan, euskal erakunde publikoen eta bereziki udaletxeen egonkortze prozesuari erreparatu diogu.

Gaian sakontzen , Nagore Iturrioz STEILASeko koordinatzailea elkarrizketatu dugu. Euskal Herriko Hezkuntza Sisteman egonkortze prozesuak izaten ari duen garapena aztertzeko. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako itunpeko eskolen salbuespenari erreparatu diogu, kontratazio publikoko irizpideak aplikatzen ez dituen finantzazio publikoko zentroak izanik.

Bukatzeko, Hezkuntza Legearen inguruko eztabaidari buruz galdetuko diogu STEILASeko Iturriotzi, eta legearen tramitazio parlamentarioaren garapena aztertuko dugu Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maulen hasiko dute Euskarabenturaren laugarren espedizioa larunbatean

og. Eka 29 , 2023
Uztailaren 1ean hasiko du Euskarabenturak laugarren espedizioa. Maulen hasi eta Getxon amaituko da eta guztia 407 km egingo dituzte oinez. Euskaraz bizitzeko ahalbidetzen duen sare bat da eta halaxe bizi dira hilabetez 125 gazte eta 30 lagunek osatutako langile-taldea. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik igaroko dira eta, aurten, 32 herritan izango […]

Honekin lotuak