Bilboko Auzoko Elkarteen Federazioak Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, Deustu, Irala, Errekalde, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Uribarri eta Zorrotza auzoetako osasun zentroen aurrean mobilizazioak antolatu ditu, ostegun honetan, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan. Gainera, egun berean hasiko da Osakidetzeko langileek egingo duten bi eguneko greba.
Elkarteen federazioak gaineratu du badirudiela osakidetzaren kudeaketa negozio gisa bideratu nahi dela, eta ez herritar guztiei osasuna bermatuko dien zerbitzu publiko gisa.
Deskargatu hemen.