Bihar hasiko da hirugarren Euskaraldia, eta bezperan ahobizi eta belarriprestak Alondegian bilduko dira, elkarrekin txapa jarri eta datozen hamabost egunetan norberak hautatuko rolari dagokion konpromisoari ekiteko. 19:00etan izango da hitzordua, eta Euskaraldian izena eman eta dagoeneko txapa jaso dutenei berau eramateko eskatu die. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko hiriburuetan modu sinkronizatuan […]
“Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketaren 6. edizioa izango da azaroaren 22an. Txiotesia izenez ezagutzen den egitasmoak, tesia egiten ari diren edo defendatu berri duten ikertzaileen lana gizarteratzea du helburu. UEUren Unibertsitatea.net atariak abian jarri zuen 2013an, eta aurten 6. edizioa antolatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzaz. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221117_Txiotesia.mp3 Deskargatu […]
GATIBU taldeak bere bederatzigarren diskoa modu berezian aurkeztu nahi du. EHDISTOPIKALA deituriko lana aurkeztu nahi du zaleekin eta horretarako diskoaren entzunaldiak antolatu ditu: Bilbon, Azaroaren 23an, BIRA kulturgunean izango da, 19:30etan. Zaleek, taldeak eskura jarriko dizkien kaskoetatik, EHDISTOPIKALA disko berriko kantak entzun ahal izango dituzte. Kanta bakoitzaren ostean, taldekideek kanta […]
Ekonomia feminista izan dugu gaur hizpide Lanaren Ekonomia saioan, Bilbo Hiria, El Salto Radio, Argia eta Hordagon arteko elkarlanean. Agenda sindikalaren ostean , emakume migratuen auziari heldu dio Ines Agirreazkuenagarekin. Ondoren Maitane Jaio Ekonomia Feministaren oinarriez jardun da , saioaren bukaeran Argiako tartean, Mirene Begiristain, agroekonomian aditua eta EHUko Finantza […]
Gaurkoan energia berdeaz mintzo zaigu Iñaki Barcena. Sistema batek funtzionatzeko behar duen indarra da energia, eta bere jatorriaren arabera, energia marroia, beltza, grisa… kolore sorta zabal bat dago energiaren iturrien arabera sailkatzeko. Hidrogenoaren jatorria aztertzen badugu, berriztagarriak diren energia iturriak berdeak dira (uraren elektrolisitik etorritakoa, efizientzia maila baxukoa), baina badira […]
Hondamendiakk bi hondamendi aipatzen ditu: Zaldibarko zabortegian gertatutakoa, bi langileren heriotzarekin, eta munduko gizarte osoa ezustean astindu eta harrapatu zuen pandemia. Bi gertaera larri horiek abiapuntutzat hartuta, sortu dute Hondamendia antzezlana. Talde artistiko handi baten sormen-lana da, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon […]
Gaurko saioari hasiera emateko aspaldi jarri ez dugun talde bat aukeratu dugu. US Girls taldearen lanei darien pertsonalitatea asko gustatzen zaigu. Euren azken diskoan badira abesti biribil asko. Heavy Light du izena diskoak eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Beste emakume batekin jarraituko dugu, oraingo honetan Euskal Herrira bueltatuta. MICE-k […]
Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin” eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren. Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, urtebetez Italian […]
Musikaren bidez euskal kultura, ohitura eta edukien transmisioa sustatu nahi du ‘Loa eta Laia’ proiektuak. Baliabide digitalen bitartez hedatuko da. Lehenengo atala dugu ikusgai, eta haren xehetasunak ezagutzeko Josu Berbara dugu gurean 2 eta 7 urte bitarteko haurrentzako eta familientzat euskaraz sortutako marrazki bizidun digitalez osatutako proposamena da ‘Loa eta […]
Asteburuan guren ditugun kultur proposamenak bildu eta aletuko ditugu. Asteburua bete ekitaldi dator bereaz adi jarraitu ezazue, Basauritik abiatzen dugu errepasoa, jaialdi polita dugu datozen egunetan eta, MAZ Basauri musika jaialdia egingo dute gaur eta bihar, ordain-peko kontzertuak izango dira Social antzokian, eta doako emanaldiak kalean. Besteak beste,honako artista hauek […]
