MUSIBLA #192: Emanative, Greg Foat, Beth Orton, Desgaraian, Ines Osinaga, Samia

Emanative izenarekin aurkezten du bere musika Nick Woodmansey-k. Jazzaren ertzean mugitzen diren konposizioak ditu maite, eta The Volume of the Light izena duen bere azken diskoan hala berresten du. Bide beretik dator hurrengo gonbidatua, Greg Foat da eta jazz inguruko musika gorpuzten du piano elektrikoaren dotoretasunaz, besteak beste. Gone To The Cats diskoan pieza oso interesgarriak topatuko dituzue. Ingalaterrakoa da hurrengo musikaria, Beth Orton du izena eta ibilbide luzea duen emakumea dugu. Folktronika bezala definitu izan dute bere musika, gure ustez egile rocka da jorratzen duena, dotorea gainera. Bere azken diskotik (Weather Alive) bi abesti jarriko ditugu arrastoa har diezaiozuen. Hurrengo taldearen musika guztiz dotorea iruditzen zait. Desgaraian taldeak 10 abestiko disko luze bezain dotorea kaleratu dute. Abestien artean zein baino zein ederragoa. Melodia eta hitza. Oso gomendagarria. Diskoaren izena Gauden Aldian, da, eta eskuragarri dago jada. Ines Osinaga Kubara joan zen bidaia berezia egitera. Hango emakume musikariekin zerbait egin nahi zuen, ideia oso ireki batean joan eta disko luzea ekarri digu. Disko berezia. #itsasoadabidebakarra izenarekin kaleratu du eta hiru CDz osatutako bilduma ederra da. Eta bukatzeko New Yorketik datorren musikari baten azken grabazioarekin utziko zaituztet. Artistaren izena Samia da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Idurre Eskisabel Kontseiluko Idazkari Nagusia Aizu! aldizkarian

ar. Mar 14 , 2023
Aizu! aldizkaria plazaratu berri da, martxoko zenbakian Idurre Eskisabel Kontseiluko Idazkari Nagusi berria dugu. Eñaut Mitxelanak ekarri dizkigu berak esandakoak. Erreportajearen atalean Euskal Herriko aretoekin berba egin dute, pandemia ostean musika aretoen egoera aztertu dute eta bukatzeko Gomiztegia artzain eskolaren inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230313_enaut_mitxelena_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak