Argi astekariaren errepasoa azaletik abiatu du Gorka Peñagarikano. Laborantza lurren desagerpena Ipar EHn, espekulazio handia dago oso, eta horiek kudeatu behar dituen Safer erakundea ezinean dabil. Lourdes Huanca, ekintzaile feminista perutarra, Gasteizen egon da
azken hilabetean. Peruko Gobernuak isilarazi nahi du: komunikatua bidali zien nazioarteko hedabideei ez ziezaioten elkarrizketarik egin Huancari. Hala Bedik egin dio, eta guk paperera ekarri. Bukatzeko Bilboko bazterretan dauden espazio eta kultur proposamenen inguruko erreportajea ekarri digu.
Deskargatu hemen.