Kirola egiteko bitartekoak erabili izan dira askotan, eta animalien parte-hartzea erreferentzia izan dugu urteetan. Baina denboraren joan-jinean ohiturak eraldatu egin dira (zorionez), eta beste bide batzuk urratzen hasiak gara Animaliak eta Kirola kontzeptuan. ANIMAL FLOW fitness ariketen berri eman digu Amaia Fernandezek eta Lekeitioko antzara-joko “berritua” izan du hizpide Balenek. Era berean, memoria astindu eta Platero asto txapeldunaren ibilerak ere ekarri ditugu. Aerobiceko irakasleen berbaldia, Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik igeriketa errekor handiak, Maite Sarasolaren bertsoak eta Bittor Beaskoetxearen kronika. On egin!
Deskargatu hemen.