MUSIBLA #172: Ethel Cain, Maraca Diablo, Sister Ray, Peru Galbete, MICE, Pillow Queens

Ethel Cain izango da saio hau irekitzeko ardura hartuko duena. Bere azken diskoan, Preacher’s Daughter, giro etereoak eskaintzen dizkigu, lo-fi edo dream-popa, nahi duzuen bezala. Egia esan etiketak aparte utzita disko hau oso gustuko dugu. Azken saio hauetan Maraca Diablo taldearen azken diskoa ari gara deskubritzen, Ina Iriondoren unibertso musikala, orain banda sendo baten laguntzaz. Gaur beste bi abesti. Disko biribila egin dute Mendarokoek. Hurrengo gonbidatuak Sister Ray dauka izena eta Communion izeneko diskoa kaleratu du orain gutxi. Kanadako abesti egile honek malenkonia eta soinu lausoak erabiltzen ditu. Peru Galbetek disko berria dauka kalean, Beiratu izena jarri dio eta amaraun bokal bat sortu du abesti bakoitzean. Ahotsa da Galbetek ongien erabiltzen duen musika-tresna. MICE proiektuarekin Miren Narbaizak beste urrats bat egiten du pertsonalitate handiko bere ibilbidean. Lautada izeneko grabazioa kaleratuko du irailean, eta bitartean aurrerapen kantua utzi digu. Hori entzungo dugu. Eta bukatzeko Pillow Queens taldearen abesti bat, euren Leave The Light On diskotik atera dugun abesti baikor bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #340: [Udako oporrak, ziberseguruak!]

al. Uzt 18 , 2022
12. denboraldiko azken saioan, udako lehen berriak errepasatu ditugu Borjarekin. Besteak beste, Elonek Twitter erosi nahi ez duela eta zerbitzu digitalen Europako lege berriak aipatuko ditugu. Ondoren, gure elkarrizketan Basque CyberSecurity Center ezagutuko dugu, Eriz Lopeteguiren eskutik. Berarekin erakunde honen jatorriei buruz hitz egingo dugu, bere funtzio eta zerbitzuei buruz […]

Honekin lotuak