Zinema atala berbagai izan dugu Ane Urkiolarekin. Bi lanen inguruan mintzatu zaigu: Maixabel Iciar Bollain zinema zuzendariaren azken lanaz eta Asier ETA biok Aitor Merino eta Amaia Merinok idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2013an ekoiztua. Aitor eta Asier Arangurenen arteko adiskidetasun harremanaren bidez, ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatzen […]
Duela urte bete buelta bueltako dugu Rafa Ruedaren “Rueda” laneko kantuak. 2020 uztaila eta urri artean grabatu zuen, ondoren, iritsi zen CD formatuan eta orain, aurkezpena dator, oholtzan banda osoarekin eta Bilboko koral elkarteko Euskaria abesbatzarekin aurkeztuko du. Larunbatean Mungian Olalde aretoan eta urriak 24 Victoria Egenian. Gaurkoa Rafa Rueda […]
Bueltan gara POTTO irratsaioan, 2021-2022 ikasturteari gogotsu ekiteko asmoz. Aurreneko bala honetan Bizkaiko txapelketa aztertuko dugu (Durangoko ariketa hautatuak entzungo), Nafarroak emandakoaren berri emango (Izabako zenbait kolpe zabalduko) eta XILABAren finalaurrekoak aurkeztuko ditugu. Era berean, bertsolariak prosan entzutea ere plazera denez, Kerman Diaz gonbidatu dugu TXAPPELA aplikazioa zertan den azaltzeko. […]
Bertol Arrietak Gezurra berdaderoa izenburua duen nobela aurkeztu digu. Nobelak Koldoren gorabeherak kontatzen dizkigu, lehen pertsonan. Egun batetik bestera, 44 urteekin, Koldok guztia galtzen du eta zerotik hasi behar du, pizzak banatzen hasi behar du lanean eta elkarbanatutako pisu batean bizitzen, eta covid-19aren ondorioz ezarritako konfinamendua pairatzen ere. Horixe da […]
1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta hainbat gazte belaunaldiren topaleku bilakatu da gaztetxea urteotan. Ekainaren 21an ekitaldia egin zutean baina orduan esan zuten bezala, udazkenarekin dator ospakizuna. Gaur hasi eta urriaren 23 arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211013_DeustukoGazteLOkala.mp3 […]
Koopera denda sarean arropa birziklatzen dute, eta prezio onean saldu. Zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeaz gain, kontsumo jasangarria sustatzen dute. Ekonomia zirkularraren inguruko adibide argi baten inguruan berba egingo dugu datozen minutuetan, izan ere, Koopera Caritasek Bizkaiko datuak argitaratu berri ditu: 2800 tona berreskuratu dira , pandemiaren momentu zailak gaindituz. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211013_nagore_perez_kopera.mp3 […]
Iparraldetik datorkigu gaurko lehenengo taldea. Ixabe dute izena eta folk-rock joria jorratzen dute. Batzuetan Espers taldearen oihartzuna ere sentitzen da. Bikaina da euren Antena Baita #1 albuma. Bi abesti ditu, gaur entzungo ditugunak. Hurrengoa Maite Larbururen azken diskotik (Krak) ateratako bi abesti. Diskoan bidaia kraskatu bat eskaintzen du musikari hernaniarrak. […]
Gure hamabigarren denboraldia heldu da, eta gure bueltan Euskaltelen telebista-zerbitzuen aldaketak, Apple eta Epic-en arteko gatazkaren lehenengo sententzia eta Facebook eta bere zerbitzuen arazoak komentatuko ditugu. Bukatzeko, TituLOL ere bueltatuko da, umore onarekin amaiera emateko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen […]
Gaurkoan 14. saioarekin gatoz, hasi berri dugun urtaroa izango dugu hizpide. Gaurkoan udaren ondoren eta negua baina lehen dagoen urtaroari buruz arituko gara. Asko dira urtaroa aipatzen dituzte kantuak? Hemen froga. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211006_nostalgia_udazkena_14.mp3 Deskargatu hemen.
Ikasturte berria hasi da!! Irakasle berriak, ikaskide berriak… eta irratsaioan ere lagun berriak. Hodeiren falta sentituko dugu, Iparraldera joan zaigulako bizitzera baina Ilargi gurekin ibiliko da hemendik aurrera abentura ezberdinez gozatzen. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211009_gaurezdagoeskolarik_bueltan_gara.mp3 Deskargatu hemen.
